Sareak eta bolintxak

Sareetako hariak bodegetan gordetzen zituzten, antxoa denboraldia bukatu eta neguan konpontzeko. Sareak zein bolintxak, biak erabiltzen ziren.

Sareak eta bolintxak <p>Sareetako hariak bodegetan gordetzen zituzten, antxoa denboraldia bukatu eta neguan konpontzeko. Sareak zein bolintxak, biak erabiltzen ziren.</p>
Hizlaria(k): Elu Arantzamendi, Kontxita
Herria: Ondarroa (Bizkaia)
Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
Iraupena: 0:01:37
Erref: OND-014/008
Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Eta horrek harixek nun gordetan zenduezan?
- Bodegan, bodegetan, bodegan. Karrutan be bai baiñe bodegetan, eitten zin antxoadi akabaten zanin ba sikatu ondo eta bodegan sartu gero negun konpontzeko. Asko eukitten eben /eukitxeben/ harek konpontzeko. Klaro usteldu modun eitten zin atrapaten baotsan /batsan/ harixe una bat muntu modun, ha usteldu eitten zan ta ordun ba zatixe bota edo holako gauzak eitteko .
- Eta zenbat klase diferentiek egoten zien trañak edo sariek eta ezta? Arraiñen arabera segun ze arraiñetarako edo segun ze pasetarako.
- Sari, bolintxe lehena-lehena sarik ixaten zin, sarik, antxoatan sarik, danak sarik ixaten zin. Gero urten eben /urteben/ bueno baiñe saritan ebizen artin be bolintxin ebiltten zin beste batzuk, bai diferentik zin sarik be. Sarik ba gixon batek erun zeinkin kokotin sare bat baiñe bolintxe ez, bolintxe... Ta on dazenak ba bueno on atrapaten dabe hondoko guztik, lehena eukiko eben /eukikoben/ nik, nik berroi bat urte ta dakatela ba kaidi berroi eta luzeri e laotamar bat eta eukitten eben /eukitxeben/ onguk eukiko dabe..
- Larogetamar braza edo..?
- Braza, braza, brazak esaten zin beti, brazak. Laotamar braza luzeri igual da berroi edo otamazortzi edo kaidi edo beunak ba gexa gitxia segun bakotxak bere hori ixaten zin horrek.

Egilea(k): Unai Etxebarria Anakabe (Ondarroako Institutua)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia