Ondarroa (Bizkaia)

Arrantza mota desberdinak

Arrantza mota desberdinak <p>Lehen ezin izaten zen gauez arrantzatu. "Blankuretan" eta "manyuan" aritzen ziren. Txalupa batzuk beste portu batzuetan pasatzen zuten gaua eta lehenago irteten ziren itsasora. Gero hasi zen "ardorean", gauez harrapatzen, gaur egun egiten duten moduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ezin izaten zen gauez arrantzatu. "Blankuretan" eta "manyuan" aritzen ziren. Txalupa batzuk beste portu batzuetan pasatzen zuten gaua eta lehenago irteten ziren itsasora. Gero hasi zen "ardorean", gauez harrapatzen, gaur egun egiten duten moduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A toritak eta, nik horrek /eztai/ ez dai nik e, toritak eta bai bai, jakin bai, baiñe ez dai nik. Holako argi gorri txikixak botaten zin. Itxosoa ezta? Markateko ta arraiñe, nun eguan arraiñe ta hori. Ta lehena-lehena, on gabaz atrapaten da arraiñe, baiñe ni gazti nittanin ez eben lagaten gabaz atrapaten arraiñik. Egunez atrapa bir zan. Ta egunez ba bai esaten zan: “blankuretan hartu dabe”, bankluretan ixate zan ixurdan atzetik antxobi normalin. Ta ixurdak ez zinin blankuretan. Ta gero bestelaik manjuak, manjuan be zan, han duz ezta da aurrin duz ba gixonak beire eta zuriunak agertze dizinin ba manjuan. Holaik atrapate zan lehen, biañe batzuk eguazen, txalupa batzuk bixkat espabilauak eta zinak, Ondarrure etorri baik gaba pasatea, jutezin ba Getaxa ero Donostire ero, eta urtete ben, hamenguk legi zan goixin urten /biben/ bir eben, baiñe urtetei ben goixaldin, laurak edo ta atrapaten ben arraiñak gabaz, eta gero egunez atrapa daben morun bestikin batea etorri. Ta gero handik geruta urte eban ardorak, ontxe atrapaten dan morun, on beti gabaz normalin, egunez be arrapaten da baiñe normalin gabaz gexa arrantzaten da.

Egilea(k): Leize Tejado (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia