Ondarroa (Bizkaia)

Sarearen hari-lodierak eta motak

Sarearen hari-lodierak eta motak <p>Trainak eskua eta txikota izaten du; alderdi batzuk lodiagoak dira besteak baino. Hariak Donostiatik ekartzen ziren, Imaz Iberra zen fabrika bat. Lehenago etxera etortzen ziren saltzaileak. Sareak daraman kortxoaren alderdian, "goiburu" deiturikoan, hari lodiagoa jartzen zen; beheko aldeari, beruna dagoen aldeari, "malloi" deitzen zaio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Trainak eskua eta txikota izaten du; alderdi batzuk lodiagoak dira besteak baino. Hariak Donostiatik ekartzen ziren, Imaz Iberra zen fabrika bat. Lehenago etxera etortzen ziren saltzaileak. Sareak daraman kortxoaren alderdian, "goiburu" deiturikoan, hari lodiagoa jartzen zen; beheko aldeari, beruna dagoen aldeari, "malloi" deitzen zaio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Honetxek morukuk, honetxek morukuk, mehiaguak be bai. Klaro ta treiñak eukitten dau txikota eta esku, txikoteku ixaten da lodixaua, txikota ixaten da arraiñe sari botatezu te, sartzen da barrun da eitten da toki batea toki batea arraiñe hori eitten da, ta ha parti ixaten da totuaua, lehena be bai eta ontxe be bai, hari malli totuaua, ta ha ra txikota. Ta gero beste punti re esku, esaten zan. Gero tranpilli, tranpak ixate zin lehena. Baiñe gero aladorak urten banin,modan, aladora, gero tranpillak, osea tranpi holai luxezketa, batzeko eurak, sari erreza batzeko. Baiñe aurretik ez eguan, ezkuz batzen zanetik, etxari ein da eskuz, eskukin. Akordate na ni eskukin hori eitten ebena, gero urte eben aladorak ta, eta gauzak. Nik ez dai /eztai/ ba beste zer esan.
- Ta nundik ekarte zien harixak?
- Donostire juten giñan gu, Imaziberra zan bat, enpresa bat, eta besti ez gasta akordako. Da haraxe jun, geure ixiko bat gaztia nittanin, attittana-ta zinin jute zan ixiko bat hara, ta gero geure ama. Ta gero harrezkeo etorte zin etxea. Lehena etxea etorten zin biajantik, eta edoze. Erropak be, erropak eta telak eta izarak eta horrek be biajanti etorte zan, “Lobo” famosu, ta tratu etxin eitten zan. Sarikin be etxea etorten zin biajantik, on morun ez eguan, geurea etorri da amak erosten ban hori.Ta horrek ba hoixe tintta /enbizan/ ein bir zan. Gero kortxo parin epintxen da goiburu, ixaten zan. Malli totuagua, kortxu, kortxure goixe eta behie beune, da goxan kortxu zati bat goiburu ixaten zan ha, da behian malloi. Hontxe be halantxenik eoten di, handixauak, on zazpi bidar handixaua daz ongo sarik, ongo horrek.

Egilea(k): Leize Tejado (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia