Ondarroa (Bizkaia)

Sardina harrapatzen

Sardina harrapatzen <p>Batelaren motorra itzalita egoten da. Bitsa hasten denean botatzen da sarea. Batzuetan sarda osoa harrapatzen da, beste batzuetan ez. Gero, txaluparia berriz urruntzen da barkutik masixa botatzera, prozesua errepikatzeko. "Masixa ona" esaten zaio antxoa txikiz egindako karnatari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batelaren motorra itzalita egoten da. Bitsa hasten denean botatzen da sarea. Batzuetan sarda osoa harrapatzen da, beste batzuetan ez. Gero, txaluparia berriz urruntzen da barkutik masixa botatzera, prozesua errepikatzeko. "Masixa ona" esaten zaio antxoa txikiz egindako karnatari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, txalopia han eoten da, motorra amatata, parata. Ze, [eskapeko] zaratik kalte /eittotsa/ eitten dotsa ta “txizt” tximistadie eitxen dau te alde eitxen dau segixan. Segunduan parte baten, alde eitxen dau arraiñak-eta. Ta, ordun haratxutxaua, hantxe eoten da ta adi, eoten da patroi. Eta, batelekuk, […] daixola: “bitsak hasi diz”. Eta, orduen [adi] gertaten da. “Bitsak hasi diz”, ta fallatu leike horrek. Etorri leike loditzen arraiñe ta lodixau etorten bada, ikuxittakun bitsak nahiku datoz, ba ordun, sari botateko, zerkateko. Eta holan ba, hortxe eoten da. Ta gero ba, ikusten danien ba, nahiku datozela bitsak edo hori, ba, pixkat arraiñe ikusi be bai, itxain eitxen jako. Eta, atrapaten bada, politxo atrapaten bada, ba baztertu eitxen da ostabe. Ze, gerokun […] eiñeran, ba batzutan urten be eitxen dau, kanpora. Ihes eitxen dau. Sarie, holan batzen zazen arte, batzen zazen arte, eskapa eitxen dau azpitxik zihir; edo hamendik edo hortik eskapetan dau. Beste batzutan, zati bat geratzen da. Beste batzutan, dana topaten dozu, segun. Eta, ordun ba, behintzat han kalaten bana, batelak lehen kalaten eban tokixan, etorten da kostablera. Kostable da albora, etorten da. Sari sartzen dan arte, hantxe eoten da alboan. Barrure salto eitxen dau eta ha, lehengo sistemi apurtu eitxen da, hantxe. Eta, gero ba, arraiñe sartutakun edo sarie sartzie amaittutakun, ordun barriro ostabe, arraiñe merezi badau harek, bertara erun ta bertan lagaten dau. Eta, arraiñe gitxi bada edo hutsik bada, harutzaua jun ta han, kalata. Hori esaten da, kalati. Kalata da, haxe masixe botaten eotie toki baten. Erramu biaz ba, itsosu beti eitxen dau, itsosun olatue beti gitxi gorabehera mobimentun eoten da. Ta, mobidu eitxen dau txalopie, ez? Edo, haixie pixkat bada, mobiru eitxen dau edo korronta be eoten da ta mobidu eitxen dau. Ta […] eukitxen dau batelak, ba atzetik, ba, sei-zortzi braza soka bat, holakoxe soka lodi bat, eukitxen dau. Eta, puntan eukitxen dau kurkille esaten jakona; holako palotxu bat edo barilla bat. Ta, han eukitxe dozu… Kortxuk, bakizu zelakuk dizen kortxuk? Holako sei-zortzi kortxo eukitxen dau lotute. Eta, ha, botaten dau, te eoten da hamendixeik eta haraxe artxibora arte eoten da batela be. Distantzi, gitxi gorabehera, zortzi-hamar braza, brazatan ibiltzen giñan. Hori baiño gehitxua. Eta, harek, bera eoten da zuzen, batela eoten da sokiaz; holan, beran tengaran eoten da-ta. Eta […] edo batela hau eitxen batsa, bateleku ez da enteraten. Ordun, ha, beatu: batelak eingo dau hau ta bera hantxe eongo da beran tokixan. Eta, ordun eitxen dau erramuaz, haxi beti norbeaz batera zuzen eukitxera. Orekara, esaten jako horri. Ekilibrixu, orekan; mantentzie haxe. Erramu bi eikitxen dau ta zemat eta eualdixe hobiaua, mobimentu gitxiaua. Baiña haxe pixka-pixkat hantxe beti berai begire ta berai begire. Bota masixe ta hantxe berai beire. Eta, iñoz ba, batela jarritxe beratu ostabe. Ta iñoiz, eualdi ona bada ta ikusi nahi, te zutik altxaten da ta hantxe erramu mantenuaz zutik hantxe; ia zer ikusten daben ta holanik. Hori sardiñatan izeten da masionaz. Eta, gero, masiona da hori.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia