Zarautz (Gipuzkoa)

Bere aitonaren garaiko arrantza-ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere aitonari entzundakoa kontatzen du: 130 urte lehenago zer ohitura zeuden arrantzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Baita oain dala ehun ta hogeita hamar bat urte’re, neronek neure aitonai aituta nola zan arrantzako ohitura, oaindikan egongo dia argoillak Dukianeko paetari egotzita. Eta txikotan muturra lotu sariana, eta txalupa batekin eman buelta hondartzan, eta oaintxe baztertzen zuenian txikotan muturra, arrastaka-arrastaka lehorreko gizon-indarrakin baztertu sare hori, ta egundoko arrantzak: horko borondiña, arraigorri eta kantidadia. Eta baztertzen zuenian, ba, zenbat lagun zian han soziyo ta sare-tiraka… hainbeste pilla egin, ta jarri ikusten ez zuela albuan bestia, eta hola iten emen zuten beren benta: “Hau zeiñentzat?”, eta “Holakontzat”, “Ta hori zeiñentzat?”, eta “Holakontzat”. Been partilla egin, jaso beren arrayak eta saria, eta beste egun pare batian o hiruan beren arrantzan zai, arrain frexkua etxea bi edo hiru egunetik behin eramanaz.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia