Ondarroa (Bizkaia)

Itsasoa, irtenbide bakarra ondarroar gehienentzat

Itsasoa, irtenbide bakarra ondarroar gehienentzat <p>Esku-langile eta merkatari banaka batzuk kenduta, jende gehienarentzat itsasoa zen irtenbide bakarra. Zenbait aberaskume Lekarozera eta horrelako lekuetara joaten ziren ikastera. Bastida arkitektoari buruzkoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esku-langile eta merkatari banaka batzuk kenduta, jende gehienarentzat itsasoa zen irtenbide bakarra. Zenbait aberaskume Lekarozera eta horrelako lekuetara joaten ziren ikastera. Bastida arkitektoari buruzkoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Eta gero, handik etorritxe gero, hamen lehena gure denporan ez euan beste irteeraik iñoa.
- Jesus: Ez.
- Patxi: Ba sasoi aillatakun [...] horraxe eta eskoli amaitxutakun, itsosoa arrantza eta asko juten zin gu baiño lehenaua itsosoa.
- Jesus: Partikularrin edo mekaniku edo segundo mekaniku edo eitxeko edo.
- Patxi: Horrek gero itsosun gebizela.
- Dirudunek? Dirudunek? Diru euken familiko semiek.
- Patxi: Horrek zin ba…
- Jesus: Lau edo bost zin bakarrik.
- Patxi: Horrek gitxi zin, e fabrikantik-ta.
- Jesus: Zeintzuk zin horrek ba? Hoixe ba.
- Patxi: Frabrikantik-ta. Fabrikak eukezenak, arrain-fabrikak-eta. Ordun fabrika asko, ez? Horrek juten zin ba kolejixure
- Jesus: Lekarozea hurriena.
- Patxi: Ba ofizinako biharra ikastea ta halakoxik
- Jesus: Ze ez euan batxillerrik-eta.
- Patxi: Gero mekanikuk bakarrak euazen, arotzak bakarrak euazen eta halako igeltseruk bakarrak euazen eta ba beste guztik itsasora.
- Jesus: Arkitektu, Bastida zein zan ba arkitektu? Hamabi krixauaz-eta egoten zan txaletan.
- Ondarrutarra zan ala?
- Patxi: Ez, Bastida zan bilbotarra arkitektu, kategoria handika. Baiñe bera ezkondu zan andra ondarrutarraz, baiñe gure aldin nausixe zan ha, haren seme-alabak gure aldin nausixak zin.
- Jesus: Hauxe, horko diputau zein de hau? Karlos zein de hau? Gatzagaetxea, Gatzagaetxebarrian ama.

Egilea(k): Xabier Iparragirre Santiso (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia