Ondarroa (Bizkaia)

Elizaren diktadura: mutikoak "teologo" eginda

Elizaren diktadura: mutikoak "teologo" eginda <p>Kexu dira elizak eragin zien zapalkuntzaz. Dena bekatua zen. "Beldurrezko erlijioa" deitzen diote. Sarri egunean bi aldiz joan behar izaten zuten elizara. "Teologo" eginda bukatu zuten. Eskola ikasi, ostera, gutxi. Kebradoetara heltzen baziren, pozik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kexu dira elizak eragin zien zapalkuntzaz. Dena bekatua zen. "Beldurrezko erlijioa" deitzen diote. Sarri egunean bi aldiz joan behar izaten zuten elizara. "Teologo" eginda bukatu zuten. Eskola ikasi, ostera, gutxi. Kebradoetara heltzen baziren, pozik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jesus: “En cuanto” elizi “tarari que te vi”, elizi. Ai, kaguen, […] inpreñu jo ta zarati, inpreñu, inpreñu, joe!
- Inddarra euki eban?
- Jesus: Bai, dana zan pekatu, dana zan pekatu, seigarren mandamentu, gaiñea hori […]
- Zein zan seigarren mandamientue?
- Jesus: Ta konfesiñoi eitxa jun bir ziñan.
- Patxi: Sexo kontu zan seigarren mandamientu.
- Jesus: San Luiskuk eta esan eizuz /esaixuz/.
- Patxi: Ba bueno, ba hori lehendik etorren, gure aurretik etorren, andrazkuk zin neskatila gaztik zin kongregaziñoi kongreziñoikuk esaten dizenak, Ama Birjiñi zan euran kongregaziñoi. Eta horrek, eta mutilak euken beste kongregaziñoi: San Luiskuk esaten dotsen. Eta hor ezaten zan domeketan konfesa eta komulga, konfesa eta komulga eta halan ba elizan sartute. Eta hortik aparte lehen esaten dotena, hasiera baten nik esan dot horrei, bildurrezko relijiñoi geunkan ordun, gure denporan be, hoixe zan dana: pekatu eta horretxek danok. Niri, normala zan eta goixin altxa zortziretan umetaz,eskolan nabillela, altxa zortziretan, eliza jun mezata, handik etorri, armoza, mandatuk-eta ein eta prepara, beatziretan eskola. Eta sarritxan arratsaldin dotreiñi zala, elizako erresaixu zala, salbi zala,besti zala, illuntzin be beti eliza, eunero-eunero-eunero holantxenik
- Jesus: Teologo eindde geuazen gu ordurako, teologuk. Elizi? Jakin? Baitte eurak baiño gehixaua be, jakingo ez gendun ba, besteik ez euan-ta. [….]. Eskolan “dictado, quebrau de mañana” hantxe-ta. Ta bakizu handik aurrea “raíz cuadrada eta raíz cúbica” irabazten bakizu asko dakizu.

Egilea(k): Ane Badiola Campos (Ondarroako Institutua) , Ainhoa Garalde Ortega (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia