Ondarroa (Bizkaia)

Dotrina ikasten jo eta ke

Dotrina ikasten jo eta ke <p>Maisua dotrina ikasteko agindu eta aldameneko gelara joaten zen. Beti dotrina ikasten. Patxik arrebarekin ikasi zituen biderketa taulak. Hortik aurrera ez zuen ezer ikasi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maisua dotrina ikasteko agindu eta aldameneko gelara joaten zen. Beti dotrina ikasten. Patxik arrebarekin ikasi zituen biderketa taulak. Hortik aurrera ez zuen ezer ikasi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Ni ibili nitxan hor gerra denporan eskolan hasi giñanin ba don Enrique maxu. Haretxeaz ein neban denpora gehixen
- Jesus: Don Benito
-Patxi: Nik gero don Benito. Don Enriqueaz lelengo. Don Enrique honek, maixo bakoitxak beran sistemi eukan, ta honek ba don Benito zan gero hurrengoko maili, gorengoku, eta haren aurrekuk don Enriquek eitxen doskun.
- Jesus: Don Benitoaz ni.
- Patxi: Ba berak eitxen oskun, goxin juten giñan eskola eta lehelengo danoi listi pasaten eban. Lelengo hamen behian tokixe euan ta errekreu esaten gentsan horrei guk, esku altxa da hor eitxen gendun kanta ``Cara al sol´´ ta horrek gauzok kanta,``¡Viva Franco!´´ ta ``¡Viva España!´´ ta horrek ein, sartu barrure. Sartzen giñan, eskolan jarri, lista pasaten eban ta gero ipintxen gatxun danok dotreiñi ikasten. Nik sekule ez dot euki liburo batik bez ta kuaderno batik bez, kuaderno bat bakarrik euki dot bizitza guztin eskolan.
-Jesus: Enziklopedia bat.
- Danagaz.
-Jesus: Haxe, haxe. Ze niri asko gustaten gaztan beti geometrixi ta aritmetiki, histoixi nik bapez. Honek histoixi [...] eta ostiadak.
-Patxi: Eta ordun harek ipini zoskun /ipiniskun/ sistemi, beran gelan dotreiñi ikasti. Eta eitxen zoskun lelengo ipintxen gatxuen dotreiñi ikasten ta gero bera juten zan beste maisukana kontuk esaten eotea. Ta gero etorten zan denpora bat pasatakun eta galderak eitxen hasten zan: preunta hau, hori ta besti. Eta ahal dabenak ikasten banak ba esaten zotsan /esatetsan/, baiñe batzukin kontu ezin eban kontra errezoirik ata batzukin, ez ben ikasten “txutxutxutxu” ta ikasi bez. Azkanin ein eban fitxero bat ein eban, denpora bat pasatakun fitxerun danok geuazen da halako baten ein eban, hartu eban dotreiñi: “Bueno on ikasi bir dozue /bizue/ gaur hamendixeik ta honaxe arte ikasi bir dozue /bizue/: artikulo honetatik horra arte, kapitulo honetatik horra arte”. Hiru lau preunta ero dana dalaku. Ta gerokun etxen zoskun /etxeskun/ danoi banaka-banaka deitxu eta galdetu haretxek galderak, ez? Eta esaten gendun, ta holanik esaten ebanak ha ipintxen eban lelengo eskolan besti animatzearren, lelengo da besti biarrengo da holantxenik, ba goiz guztin dotreiñi ikasten eoten giñan. Arratsaldin etxea juneran emoten zoskun lesiñoi etxin ikasteko bixamoneako. Eta gero hortik kanpoa irakurten erderaz ikasten gendun eta idazten; eta, gerokun, multiplikarreko tabli, hori buruz ikasi bir zan.
- Jesus: “Hombre!”.
- Patxi: Ba errezena zan “cero por cero” dana zero zan-ta. “Cero por ocho cero, cero por nueve cero”. Ta gero besti ba beatziku ta zortziku-ta bakizu zer dan hori tabli? Ezin ikasitxe ibiltxen giñan. Horrek ikasten gendun gero multiplikar ikasteko. Nik multiplikarre arte ikasi neban, don Benitonea pasa nitxuen eta dibisiñoi, dibidiu bakizu zer dan? Zatiketi ein, ez neban ikasi be ein.
- Jesus: Ilustrauak giñan.
- Patxi: Baiñe arrebi neukan urte bi gaztiua monjetan ibili zana, umetan sartute urte bateaz sartute, harek monjetan kolejixo bat zan herrixan, ta harek asko ikasten ben gure aldin. Eta berak erakutsi zestan lelengoko dibisiñoi ba biaz zifra bateaz eitxen, gero zifra bateaz ein erreza da beste zifra gexauakuk eitxea, eta hori maixuk ez dostan erakutsi, horraxe arte aila nitxan ni, hortik aurrea ez neban izebe ikasi.
- Jesus: Guk ya “raíz cúbica”-ta…
- Patxi: Gero ya hamahiru urte ailla gastazen ta amaitxu.

Egilea(k): Ane Badiola Campos (Ondarroako Institutua) , Ainhoa Garalde Ortega (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia