Antzuola (Gipuzkoa)

Doktrinaren garrantzia; "pazkoakoa" egiteko txartela

Doktrinaren garrantzia; "pazkoakoa" egiteko txartela <p>Doktrinara joatearen garrantzia. Txartela derrigorrezkoa "Pazkoakoa" emateko. Jai arratsaldetan bezperatara joan behar izaten ziren. Jaunartzea zenbat urterekin egiten zuten; soineko berria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrinara joatearen garrantzia. Txartela derrigorrezkoa "Pazkoakoa" emateko. Jai arratsaldetan bezperatara joan behar izaten ziren. Jaunartzea zenbat urterekin egiten zuten; soineko berria.

Transkripzioa

-Dotriñara-eta joaten ziñazien?
-Baitta. Dotriñia asko ikisi bihar izeten zan gaiñera orduan. Orduan txartela eta. Akordatzen zate? Dotriñia ikisitta jun bihar. Demanda galantak be bai.
-Zer da hori txartelana?
-Txartela ba papeltxo bat izeten zan txartel hori; haura bihar izeten zan aurrera jungo baziñan, txartela.
-(Jesusa) Gero Pazkuakoik ez emuten...
-Ez eruaten ez bazan...
-Zer ez ebela emoten?
-Pazkuazkua. Jauna. Ez emon, txartela haura ez bazeuan ez emon eitten zeben. Eta ikisi ein bihar dotriñioi ondo. Belarrondoko edarrak emoten zoskun bai Don Euxebio [izena jakon]. Harek.
-(Jesusa) Dotriñia galdetzen zeben, txarteleta jun, eta dotriñia galdetzen zeben. Eta ez zekixenei kalabazia. Eta geo berriz atzea ikexita jun biher.
-Blastadan bat.
-(Pakita) Eta bestela komuniua ezin hartu.
-Ezin ein. Eta jai atsaldetan bezperetara-eta. Holaxe ibiltzen giñan.
-Bezperak ze izaten zian?
-Hiruretan egoten zan bezperak kalien, elizan. Bezperak ba, erresaixua edo nik ez dakit ze errezatzen zeben, eta heren zeremonixan batzuk eitten zien eta kitto. Handik urten eta geo norberak nahi daben tokira ibili.
-(Jesusa) Bezperetan erresaixua?
-Bezperetan zeoze egoten zan.
-(Jesusa) Elusun ez zonan egoten. Elusun egoten hunan Garizuman Galbaixuak, jaixen Galbaixuak; handik ertendakuan galderonka ein, ta txokolatia jokatu, ta irabazten ebanak txokolatia hartu-ta.
-Eta dotriñia ta esaten dozu belarrondoko ederrak, eta sasoi hartan orduan dotriñia ikastia oso inportantia izango zan ez? Ixa-ixa eskolia beste.
-Bai. Hoixe bai behintzet. Hoixe bai behintzet.
-Eta ze zan, astian behin-edo?
-Domeketan aizkomente izeten zan. Astian'e bai, e? Eskolatik urtendakuan dotriñara. Dotriñara juten giñan urtendakuan. Dotriñia ikastera.
-Eta komuniua zenbat urtekin?
-Komuniua hamabi urtekin-edo hola eingo giñuan komuniua, uste dot. Dozenan bat urtekin hor ibiliko giñan.
-Eta orduan zer izaten zan? Erropa espeziala ipiñi eta...
-Behintzet soiñeko berrixakin, behintzet zeoze. Zatartxua edertxua, berrixa behintzet zeoze.
-Eta gero zelebraziñoren bat eitten zan etxian?
-Ez naiz ni asko akordatzen, baiña ingo zan zeoze diferentia nik uste dot, orduan be. Komunioko bazkaixa, bai, ingo zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia