Antzuola (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak; umetako jolasak

Eskolako kontuak; umetako jolasak Eskolan zazpi urte ingururekin hasi zen, 14 urtera arte. Neska-mutilak banatuta ibiltzen ziren. Irakaslearen inguruko kontuak. Umetako jolasak: tortoloska; galderonka. Tortoloska nola egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan zazpi urte ingururekin hasi zen, 14 urtera arte. Neska-mutilak banatuta ibiltzen ziren. Irakaslearen inguruko kontuak. Umetako jolasak: tortoloska; galderonka. Tortoloska nola egiten zen.

Transkripzioa

-Gitxi gora behera zenbat urtekin hasi ziñan eskolan hemen Antzuolan?
-Zazpi-edo. Lehen zazpikin uste dot hasten zala eskolan. Zazpi bat urtekin. Eta hamalau urte arte hortxe bueltaka ibiltzen giñan gora eta behera; eta ikisi giñuan horrekin konforme.
-Eta ze izaten zan, neskak alde batetik, mutillak bestetik?
-Bai. Doña Isabel jakon izena maistriai eta. Señora majua zan, eta maistra ona, gaiñera. Haretxekin ibili giñan.
-Ze zan, hemen Antzuolakua ala kanpokua?
-Kanpokua zan izetez baiña Antzuolan bizi zan, bertan.
-Eta klasiak-eta ze izaten zian, euskeraz, erderaz?
-Bixetara emoten zeben. Bixetara. Euskeraz gehixao, e. Eta erderaz be bai. Baiña bixetara izeten zan.
-Eta gero lagun artian eta, eskolatik urten eta jolasian...
-Jolastu-ta, bai, alkarrekin ibiltzen giñan.
-Eta ze jolas eitten zenduen?
-Tortolos... Oiñ ahaztuta daukat zela ibiltzen giñan be tortoloska.
Pakita: Galderonka-ta.
-Bai, galderonka be bai. Tortoloska be bai, eta oiñ eztakitt zela ibiltzen giñan be [tortoloska].
Pakita: akordatzen ze kantu zeuan tortolesetan?
-Neuk be ahaztuta daukat, egixa esan, e!
Pakita: Gora botatzen zan pelotia eta...
-Bai. Saka, pon, kulo, karne. Saka eztakit ze zan; gero kulo buelta eta hola tente karne... Ahaztuta dauzkat neuk be; hola ibiltzen giñan jolasian.
-Sasoi bakoitzian, udan jolas batzuk?
-Bai, hortaraxe.
-Neguan beste batzuk.
-Aizkomente. Aizkomente holaxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia