Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren egitura mende hasieran

Baserriaren egitura mende hasieran <p>Baserria hasieran oso txikia zen. Lau zati ditu gehituta. Oheak zelakoak izaten ziren aspaldi. Bikotearen ohea. "Jergoia", antzina egoten zen koltxoi modukoa; arto-malutarekin egindakoa. Aitajaunaren esaera horren inguruan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserria hasieran oso txikia zen. Lau zati ditu gehituta. Oheak zelakoak izaten ziren aspaldi. Bikotearen ohea. "Jergoia", antzina egoten zen koltxoi modukoa; arto-malutarekin egindakoa. Aitajaunaren esaera horren inguruan.

Transkripzioa

- Hau basarrixau oso txikixa zan lehelengo eiñaldixan.
- Bai?
- Bai.
- Entzunda dakazu zelakua zan?
- Bai, bai, bai. Lau alde dauzka zatixak barrixak eindda. Hiru aldetara. Frentera, hor arkuakin daon hori, hor, [hurrengo] atian sartzen gara, horrek pareta sendo bat dauka. Honek paretak dauzka, bueno! Hara beittu, zelako sendoerako paretak. Eta horra hortikaldera neure denporan --bueno, ni ezkonduta gero-- ein giñuan hori. [...]. Hori oin itxitta, geldik egoten da neguan, hotza da alde hori ta horra. Ta gaiñekaldera be beste añadimentu bat, beste lau edo bost metro edo holan eindda. Ta lehelengua lau kuadrokua zan berau; lau kuadro-kudruan. Behian... Ohiak be, lehenaoko ohiak. Nik paretia ezautu dot, gure aittak esaten zeban ohia ezautu zebala fijua eindda. Hola, egurrak ipini ta zera. Beste oherik ez zabala berak ezautzen. Lehenaokuak be ez. Matrimoniuak ohe bat, baiña ohia, ba, haundixa, egurrekin einddakua paretara egoten zala. Ta ya haren paria paretian planiauta, beti kuriosuao. Beste paretak, ba, harrixak bistan ta hola, baiña haura ez. Haura...
- Frentia beti...
- Frentia holaxe egoten zala. Eta hola dao ondiok be. Ohia kendu zan, ganbaria be ein zan, baiña haura paretia han dao lehenao zan moduan. Gure aittak [...]: "Hori [...]. Hori planiatzen hasi zianian masia gastau edo ze ein jeben?", ta "Bai, hori [...]". Hori [zuan] matrimoniuak bere etxian zan ohe fijua. Ez hola desmontatzekua-ta; fijo ein ta geldi. Ta gero, ba, muellia arta-malutia izeten zan. Arta-malutia badakizue zer dan?
- Bai.
- Artuai kentzen jakon ostro haura. Harekin eitten zan jargoia, zaku moduan, haundi bat, jargoia, ta haura zan muellia eitten zebana.
- Eta hori ze eitten zan basarrixan bertan ala baten batek eitten zeban?
- Ez, ez. Haura basarrixan. Bueno, telia harendako, haura zakuaura, haura erosi ein biharko zeben. Lehenao-lehenao, ba, [eukiko] zeben ehuna eitten zanian.
- Eta izena esan dozu jerg...?
- E?
- Izena zelan esan dozu zekala?
- Jargoia. Jargoia. Guk holan esaten gontsan. Arta-malutiakin eindda, jargoia.
- Koltxoia edo muellia edo...
- Bai, bai, muellian lekuan, ta koltxoiana. Gero, ba, etorri zan lania ta bigunao muelliak eta gauzak. Baiña aurretik jargoia. Ezautu neban etxian jargoia. Gure aittajunak, berari gustau eitten jakon, eta akordatzen naiz, goixan kuartuak, ta "sala haundixa" esaten gontsan, mutikuak egoten giñan alde baten. Neskena beste kuarto bat zan. Eta aittajuna ta mutikuak beste sala haundixan. Eta aittajunak beran ohia jargoiakin zeukan. Eta amak, [iñoiz], badakitzu, andrakumiai beti gustatzen [...] komodotxuau ta "Hori, aitta, kenduko dou hori? Zera, jargoia". Ta "Ez, hor apixatxuan katuak bezelaxe lo eitten dot, ederki", ta ez zeban nahi izaten hori kentzeik berak. [...] zeban.
- Bai, ya ohitturia ta...
- Bai, bai. Beran ohitturia ta... Gero, ba, [...] ez zan denporan kendu zan azkenengo jargoi...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia