Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren egitura mende hasieran

Baserriaren egitura mende hasieran Gauzak zeharo aldatu direla dio Donatok. Berak ez zuen ezagutu sua sukaldearen erdian, baina aitari entzunda gelatza egon zen sasoi batean... Sukaldea askoz handiagoa zen. Teilatuan ere zuloren bat; tximiniarik ez zegoen hasieran.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gauzak zeharo aldatu direla dio Donatok. Berak ez zuen ezagutu sua sukaldearen erdian, baina aitari entzunda gelatza egon zen sasoi batean... Sukaldea askoz handiagoa zen. Teilatuan ere zuloren bat; tximiniarik ez zegoen hasieran.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan aldatu dian gauzak, ez?
- Bai, aldatu ein dia, ba, zihero.
- Zihero?
- Zihero aldatu. Basarrixan garai hontan... Oin, ba, sua edo kalefaziñua edo, beste modu baten egoten da. Baiña orduan sua... Nik ez naban ezautu, ni jaiotzerako sukaldia eindda zeuan, baiña hau sukalde [hori] zan haundixaua, hara, oin baiñua-ta daren alderaiñok. Beste hainbeste oso ez; ba, holako bat. Ta hamen erdi-erdixan biga bat. Bueno, oin tetxua bajauta dao. Honek elizian alturia dauka honek tetxuonek. Eta biga bat hor, [...] bat, frontala esaten gontsana, eta handik esegitta egoten ei zan sua, gelatza. Oindio han dao kanpuan. Gelatza izeten da basarrixan, ba, gaintxu batekin katei bat, ta behian gantxu bat, hola, galdaria, esne-galdaria edo, egosi edo zera eitteko. Ta sua erdixan; sukaldian erdixan sua. Ta gure aittak esaten zeban, bera ondo akordatzen dala, mutikuak eta beste auzoko bat be bai hemen, [ardi-zaiñian] mutikuak. Ta atsaldian sua emendau edo, ez zan egongo, bazkaixa eindakuan lagako zan., ta gelatzian gantxu bat. Ondio gelatz haretan ipini hor egur bat ta ziburuan ibiltzen ziala. Kolunpiua bertan. Eta bueno, ba, holaxe. Sua be, ba, modu hartantxe. Hola begira jarri taillatura, ta taillatuan be igual zulon bat ta [izarren] bat be bistan goixan. Orduko bizimodua. Tximinixarik ez zan kanpora.
- Eta keia nundik urtetzen zan?
- Keia, ba, bertan juten zan. Gure goi honek dare, bueno, [beltzian etorritta], hola sendatuta kedarriak. Kedarriak, ba, petrifikauta dao haura, gogortuta.
- Eta hori basarri guztietan?
- Bai, bai. Gurian bezela basarri [gehixaotan]. Gurian, ba, goixan...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia