Antzuola (Gipuzkoa)

Inguruko basoak; garo-batzea

Inguruko basoak; garo-batzea Garo-batzearen inguruko azalpenak. Basoak nolakoak ziren; toponimia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garo-batzearen inguruko azalpenak. Basoak nolakoak ziren; toponimia.

Transkripzioa

-Eta esan zostazun garo batzera joaten ziñala?
-Bai. Hor ibilitta nao neu be, garo-ebaitzen, bai.
-Ze izaten zan, goizian goiz urten...
-Goizian jun eta illuntzera arte hantxe. Bazkaixa norberak eruaten zeban aldian, eta hantxe jan nunbaitten, arbolan baten kontra-edo nunbaitten jan, eta hantxe. Oin beste billur ez zan egoten orduan, iñor etorriko dan billurrik be ez, iñor... Trankil!
-Nora joaten ziñazien?
-Gora juten giñan, gora.
-Zure baserriko...
-Handik goragora. Bastante goragora juten giñan. Kerrubaso, Kerrubaso garotara juten giñana.
-Basuak-eta ingurua zela gogoratzen dozu?
-Udalakuak eta zeuzken, Patxi Udala-eta gure saillan inguruan egoten zien, eta alkarri hantxe diar batzuk-eta ein beti be, eta hantxe. Trankil. Trankil.
-Pagadixak, gaztaiñia...
-Bai, hortaikua. Arbolak eta...
-Gaztaiñarik bazekazuen zuek? Gaztaiñatara joaten ziñazien?
-Gaztaiña asko ez giñuan guk ekarten handi. Jan be denporan izengo zan zeoze, baiña hola esatekoik ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia