Mallabia (Bizkaia)

Herri-basoak; toponimia

Herri-basoak; toponimia Oiz mendian herri-basoak zeuden. Toponimia. Herri-basoak; erabilera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oiz mendian herri-basoak zeuden. Toponimia. Herri-basoak; erabilera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Iria esan dozu, bueno, irian erremata-edo eitten zala. Herrixak basuak zekazen...
- Bai, Oizko gaiñien.
- Oizko gaiñian bakarrik...?
- Bueno, ni akordatzen naz idian erremata han egoten zana. Gero hamen, oin, gero diputaziñuek hartu eban, ta hamen beste mendi bat be baeuken. Beste mendi bat euken hamen. Gaur hari mendixai esaten jako "Herri-basue", baiña ez da herri-basue, gaur diputaziñuana da. Guk, ba, lehena´ zela zan herrixana, "Herri-basue" gure gazte-denporatik eta, baiñe da gaur diputaziñuana.
- Eta herri-basua ze izaten zan? Basarrittarrak-eta bertara juateko aukeria egurretara, edo...?
- Bai, egurre nahi bedarra be bai. Hor, oin esan doten basuen, "Herri-basue" esaten jakona, hor bedarra egoten zan. Ta horko bedarra be, ba, erremata-edo eitten jakon, ta nahi dabenak erosi eitten eban; burkada bi edo bi edo bat edo nahi dana.
- Eta egurrakin zeoze...?
- Egurre be, ba erosi eitten zan. Ba, hainbeste arbola edo... Erosi ta, ba, gero zehetu sutarako. Egur mehie be bai; adarrakin egur mehiek. Kargak eitten zien, porke ha izeten zan sue lehelengo ixotzeko. [Biher eben], gaiñera, labako-sue zanien, ixotzeko halako mehie bihar dozu lehelengo, inddarra emoteko.
- Eta, orduan, horretarako, bertatik hartzen zan be bai...
- Bai. Ta hori, ba, "Herri-basue" euken horrek izena ta herrixana zan. Baiña pasau zan --nik entzunde, behintzet, e! Oin, seguru ezin neike esan, baiñe-- Mallabixan bertan eskolak-edo [ei] zien. Eskola... bertako herrixen barruen; aurretik, ba, barriadetan euezan. Baiña eskolak ein zienien, itxurie herrixek zorrak ein zittun. Zorrak. Ta ez euen... Ba, Mallabixen be ze izengo zan, ba? Herri... baserrixek-eta bakarrik, eta baserrixetatik be ze diru etarako eban, ba?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia