Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: tortoloska, alebi-alebika, pote-poteka…

Umetako jolasak: tortoloska, alebi-alebika, pote-poteka… Umetako jolasak: tortoloska; alebi-alebika; pote-poteka. 'Pote-pote, txakur txokolate...'.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: tortoloska; alebi-alebika; pote-poteka. 'Pote-pote, txakur txokolate...'.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, ba, lehenaoko jolasak zien: tortoliska —"tabas" esaten jakona, tortolisak—, alebi-alebika —alebi-alebi—, pote-poteka… Pote-poteka ze izeten zan? Pote baten —tomate potia edo holan, ezta? Horrek gauzok— sartu harri txikitxuak barruen, ha maspildu muturrien ez zeixen urten harrixak, ha bota urrin eta gero bestiek gorde. Ba, ya kuadrillie juntetan gitzen ta harek bestiek gorde. Ta gero, haren potien billa juaten zan ha, ta potien bille juaten zanien, ya etorten zanien, bota euen lekutik holan joten zan harrixa, ta "Pote-pote". Ta "Pote-pote, txakur txokolate. [Alabako baltza], Martin ipurdi-baltza" ta holako gauzak! Eta, bueno. Gero, klaro, "Han!…" "Pioporla" edo ez dakit zela zan be, e! Holakon bat esaten [gontsen]. Danak ikusi ein biher zien, ta gero barriro potera fan ta barriro "taka-taka" jo ta barriro beste bat hurrengo. Eta hari topetan zauenien eta esaten otsezunian bere izena, bueno, ya hak ez… ha… erretirua. Ta gero beste bati. Eta, klaro, bixen bittartien beste oste batetik hartzen baotsuen etorritta potie, berriro barrixen barri ein biher zauen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia