Mañaria (Bizkaia)

'Saketan' bildotsen hezurrekin jolasean

'Saketan' bildotsen hezurrekin jolasean <p>Eskolan mutil bat bakarrik zegoen arineketan Luzia harrapa zezakeena. 'Txopinka' eta 'saketan' jolasak gogoratzen ditu. Bildotsek eta ardiek atzeko hanketan zuten hezur bat zen 'saketan' jolasean neskek erabiltzen zutena. Mutilek txirringarekin jolasten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan mutil bat bakarrik zegoen arineketan Luzia harrapa zezakeena. 'Txopinka' eta 'saketan' jolasak gogoratzen ditu. Bildotsek eta ardiek atzeko hanketan zuten hezur bat zen 'saketan' jolasean neskek erabiltzen zutena. Mutilek txirringarekin jolasten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni eskolara ibili nintzen sasoien, Mañeridxen egon zan mutill bat ni harrapetan niñduena ariñeketan. Mutil bat. Iñok be ez niñun harrapetan hor sasoien. Hil zan. Antonio Sarobe, neu baiño gaztetxuaue zan.
- Nungue zan ba?
- Ba Mañerikuk, bertakuek ez zien izen. Oin Mañeridxen eukezan izeko ta horrek. Ta Mañeridxen bizi zien, egon zien behintzet eskolara, asko ibili zien harek anaidxak. Bai.
- Orduen neskak eta mutillek arkalegaz?
- Bai, bai, bata bestie artapetan. Ta beste bat beste bat txopinke be bai idxeten zan, txopin. Txopinke izeten zan: hara, paretan zin ilaran, ta gero ba toketan jakonak hari txopin emon, ha aiñeketan, ta bueno, holakoxe gauzek zien.
- Ta pelotaza-eta?
- Saketan. Saketan, ez dakizu zuk zer dan saketan? Tabak, tabak be, ez dakizuez? Tabak, tabak badakizuez?
- Baiña esplikeu, esplikeu.
- Bai. Sakak, izeten zien gutzat. “Saca, pon, culo y carne”. Sakie idxeten zan, eukitte eban, ba holan, zer bi. Honen antzekue idxeten zan. Honetara imiñten bazan, hau izeten zan ganekue, “saca”: honan imiñten bazan, “pone”; ta honan artez, aldeka batera imiñten bazan, “culo”; ta bestera imiñten bazan, “carne”. Ta harek kanikiaz, harek izeten zien ba harrapau, buelta emon, ta noberak esan edo zerin buelta emoten botsezun, sakai emoten botsezu ba, sakan urtetan botsu, harek irebazi eitten aban. “Culo” imiñten bazeñun, holan begire, bardin, irebazi. Bestera be, erara imiñten bazendun… Oin, galtzen bazeñun, ba atzera danak bota biher.
- Ta zelakoak izeten zien?
- Oso polittak. Zelan esango dotsut? Horrek eukitten ebazien, billotsak ta ardidxek. Bai, juntan. Hor juntan eukitten abiena, juntan aurreko hankan ez, atzeko hankan eukitten abien. Eta hantxe eukitten eurien hazur bat, hazurre zan! Hazurre. Hik, ikesiko eban ez dok, apur bat ikusiko ebazen harek?
- Semea: Bai. Pinttau-eta eitten ziñuezan.
- Pinttau, be bai.
- Bai, pinttau?
- Pinttau eitten giñuzen, gero.
- Zegaz?
- Ba, zeraz, ba…
- Semea: Klarionaz.
- Klarionaz zein pintturakin be iguel, kolorezkuekin be iguel.
- A bai?
- Bai, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia