Mañaria (Bizkaia)

Errekan ezkailuak eta "kangrejoak" harrapatzen

Errekan ezkailuak eta "kangrejoak" harrapatzen Sokasaltoka jolaseko "Al cocherito leré" erdal kantua abesten du. Panpinzalea ez da inoiz izan Luzia. Errekan ezkailuak eta "kangrejoak" harrapatzen ibiltzen ziren. "Kangrejoak" etxean egosi eta jan egiten zituzten. ("Kangrejoa" errekakoari deitzen diete; "karramarroa", aldiz, itsasokoari)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sokasaltoka jolaseko "Al cocherito leré" erdal kantua abesten du. Panpinzalea ez da inoiz izan Luzia. Errekan ezkailuak eta "kangrejoak" harrapatzen ibiltzen ziren. "Kangrejoak" etxean egosi eta jan egiten zituzten. ("Kangrejoa" errekakoari deitzen diete; "karramarroa", aldiz, itsasokoari)

Transkripzioa

- Baiña horretan neskak bakarrik edo mutillek be bai?
- Mutillek ez. Mutillek txerringie, txerringiaz ta ibiltten zien. Bai, bai, bai.
- Horregaz aroagaz?
- Aruaz. Beste […] bat imiñi honan, ta bueltaka, ta urriñ-te, bueltaka, ta eitten […]. Ta beste bat egoten zan, saketan edo soketan, saltoka. Bai kantaute be iguel eitten geñun, “Al cocherito leré” ta horrek.
- Zelan zan “Al cocherito”?
- Bai, erderaz ikesi giñun!
“Al cocherito leré,
que si quería leré,
montar en coche leré,
y yo le dije leré,
con gran salero leré,
no quiero coche leré,
tener marido leré,
que me mareo leré.” Cambio.
- Eta muñekatan?
- Ez, muñekaik ez jatan /etxatan/ gustetan niri. Nik ez.
- Euki bai?
- Ba eukiñ eiñ doaz iguel, baten batzuk emonda, trapu zahar. Ein eitten giñuzen, baie neri ez jatan gustetan. Eukitten giñuzen, trapu zaharrakin-ta. Ez, niri neuri ez jaten gustetan.
- Ta hemen errekan be, olgeuko zenduen ba?
- Errekan olgau? Bai, eskeilluek harrapetan-ta kangrejuek harrapetan-ta.
- Bai, loiñek-eta?
- Lueñek, ez dakit zertzuk dien.
- Ez?
- Semea: Ez dakigu zer dan baiña…
- Ez dakit, ez dakit zelan esan. Errekan eskailluekaz-ta?
- Ur apur bat emoiztek.
- Ez, ez, beste batzuk die, ez dakit.
- Loiñak, ez hamen erreketan ez zien egoten loiñak, ez. Badakit zeintzuk dien horrek, baiña loiñak ez zien hamen erreketan eoten. Gure erreketan eoten zienak izeten zien: eskeilluek eta kangrejuek. Ta kangrejuk harrapau, etxera juen, imiñi txolet bat surten uraz. Hak, urek, irakitten eban orduen, hara bota, ta harek egosten zien. Ta haxe jan.
- Ta zelan harrapetan zenduezan ba?
- Fazil, fazil. Harek harripietan ta eoten zien. Ta fazil harrapetan zien!
- Eskuekaz?
- Eskukaz. Eskuekaz.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia