Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskola orduetatik kanpo, futbolean eta pilotan

Eskola orduetatik kanpo, futbolean eta pilotan Eskola orduetatik kanpo harrapaketan eta futbolean jolasten zuten. 14-15 urterekin lagun arteko futbol taldea zuten, Izarraitz izenekoa. Gerra denboran frontoian pilotan ari zela Atano pilotariak ikusi eta Ordiziara eraman zuen binakako partidu bat jokatzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola orduetatik kanpo harrapaketan eta futbolean jolasten zuten. 14-15 urterekin lagun arteko futbol taldea zuten, Izarraitz izenekoa. Gerra denboran frontoian pilotan ari zela Atano pilotariak ikusi eta Ordiziara eraman zuen binakako partidu bat jokatzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolatikan ta ateratakuan ze jolas eitten zittuzuen?
-Geure arteko zerak eta. Fubola´re ez zan hainbeste, baiño, lapurretan ta lapurretan esaten giñon, alkar harrapatzen herrixen iguel ta, hola ibiltzen giñen.
-Eta futbolean?
-Fubolien bai.
-Ekipon baten ala lagun arten?
-Ez, gero lagunek kuadrillie genduken geuk zeran, hamalau-hamabost urte eta kuadrille geure lagun artin hamen osaute, Izarraitz izeneko ekipo bat formau gendun eta hantxe segiu.
-Azkoitiarrak danak?
-Bai, danok hamenguk, herritarrak.
-Eta pelotan ta afiziorik bazendun?
-Pelotan partido bat jokau nun. Praka zurixekin bai. Zera jokau nun, bi partidu, bat Villafrankan. Ordun gerra-denpora edo zera zan, ta hamen frontoin ibiltzen giñan pelotan ta han pelotan gabiltzela [bi] ikusitte, Luxiano Atano esaten giñun, eta harek zeuken kargue zeana, frontoiena, eta haren mende edo ez dakit ze inde, harek organizau zun partido bat eta, Villafrankan.
-Parejata o banaka o?
-Parejata. Eta guretzat haure txarra, neretzat behintzat haure behintzat txarra izen zan, zegatik hamen ohittute geunden lanazko pelotikin jokatzen ibiltzen, ta gero narruzko pelota hoixei, pelota bizixe, eta frontisen zera inde eta indarrik ez neuken, zea, kaztie ere bai eta aparte ez hola indartsue edo, ta galdu. Gero fubolin´e bai ibiltzen nintzen, eta gero fubolin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia