Zestoa (Gipuzkoa)

Bainuetxe eta hotel ugari herrian

Bainuetxe eta hotel ugari herrian <p>Zestoan 14 hotel zeuden; bainuetxeak izendatzen ditu. Udan kanpotar asko joaten zen herrira, bertako bainuetxeetako urak gaixotasunak sendatzen laguntzen zuela eta. Etxe partikularretan ematen zitzaien ostatu kanpotarrei. Bainuetxeetako nagusiak madrildarrak ziren. Jende diruduna joaten zenean, pilota partidu garrantzitsuak jarri behar izaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zestoan 14 hotel zeuden; bainuetxeak izendatzen ditu. Udan kanpotar asko joaten zen herrira, bertako bainuetxeetako urak gaixotasunak sendatzen laguntzen zuela eta. Etxe partikularretan ematen zitzaien ostatu kanpotarrei. Bainuetxeetako nagusiak madrildarrak ziren. Jende diruduna joaten zenean, pilota partidu garrantzitsuak jarri behar izaten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Orduan Zestua zan, ez do esplikatzeik: hamalau hotel, Balneaiuan egongo zian, aillegau zian zortzirehun lagun eta beste ehun lagun zerbiziuan. Balneaiua, e. Gero Arocena, Asuncion, bueno..! Udaran izaten zan espektakulo bat. Beraneante kubanak, edo kubanuak eta kubanak, portugesak, Madrilguak, Zaragozakuak. Hamengo balneaiuak, udak, egundoko fama zun, eta jendia sendau eitten zun gaiñea. Hori-hori-hori eginda etorri eta hamendik jendia zuzenduta juten zan. Horregatik esaten dizut ba... Esaten badizut Zestua, orduan kaskuak eukiko zittun milla ta hirurehun... Duplikatu edo triplikatu itten zan orduan. Hotel danak betetzen zien eta gero itxe partikularretan eta’re jendiak “con derecho a habitación”, hola jende pobria, Zaragozako eta baserritar eta holakuak etortzen zien eta. Itxiak dan-dan-danak betiak egoten zien jendez. Bai. Udaran saiatzen zan jendia orduan.
-Etxe partikularretan ematen zitzaien ostatu?
-Bai, itxe danetan. Gehienetan behintzat, e.
-Bainuetxeak zer ziren, jantoki baita?
-Bai, fuertia. Baiñuetxera etortzen zian, esan dizut ba, amerikanuak eta kubanuak eta kotxiak eta bildurgarriak-eta. Txofer eta guzti nausi hoiek, e!, txoferra con gorro de plata, traje cruzao, oin gutxi ikuste’a holakua, e! Orduan bai. Dan-danak etortzen zien bere txofer batekin.
-Eta balneario hortako nagusiak zer ziren, hemengoak?
-Ez. Jerente itten zun napar batek. Don Joaquín Beloki oso (ezauna zan) porke guk harea jenero asko eamaten gendun ba, eta nausiak berriz, akzionistak zien Madrilgo jendia zan inportantienak. Konde-ta. Bat hola esateko esango dizut ba Conde Barellano, ez dakit aitzerarik izango dezun, Ministro de Obras Públicas izandakua. Hura’re etortzen zan honea udaran beti, eta akordatzen naiz, hura etortzen zanian abixatzen ziguen eta beti eta orduan partidua’re berezia jarri behar izaten gendun. Jarri behar izaten gendun kanpoko pelotari onak. Gallastegi’re hor egoten zan eta, izan danik haundienetako bat eta, Txikito de Iraeta-ta. “Y mañana el Conde Barellano va a ir y tal y cual”-eta. Sillak jarri eta segittun pelotariak zeatu eta ahal tzan partiduik onena jarri. Beste gaiñontzian izaten zien ba pelotariak esan dizutenak ba gaur frontoietan dabiltzan eskasenak, terzerakuak eta segundakuak. Segunda-terzera. Asko herrikua eta hamen Azpeiti, Azkoiti, Zumaia, Zarautz; Legazpitikan-ta’re bai, hamen zabiltzan pelotariak, dexente ondo jokatzen zuenak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia