Xabier Iriondo Ibarguren
Zestoa (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
1934an jaio zen Zestoan. 3 anai-arreba zituen eta gurasoak zestoarrak. Haurra zela, guraso eta sendikoak erbesteratu egin zituzten eta Baionara joan ziren bizitzera, denbora gutxirako izan bazen ere. Eskolan Zestoako fraideetan ibili zen 10 urtera arte; geroago fraideek eskola utzi eta alde egin behar izan zuten eta Xabier etxera bueltatu zen. Gurasoek edari almazena zuten eta han jardun zuen lanean. Pilotan ibilia da, bi aldiz txapeldun izana. 18 urterako gaixotasun batengatik pilota utzi behar izan zuen eta pilota enpresa batean hasi zen lanean Zestoan osaba batekin. Herri-kirolak betidanik oso gertutik jarraitu izan ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZES-031 | 2008 | Zestoako ahotsak | Aitziber Otegi | ||
ZES-032 | 2008 | Zestoako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute