Zestoa (Gipuzkoa)

Eskolan Zestoako fraideetan

Eskolan Zestoako fraideetan <p>Edari almazena zuten gurasoek eta Zestoa eta inguruko auzoetan ibiltzen ziren banaketan Eskolan Zestoan bertan ibili zen eta fraideak zituen irakasle. Sarreran ilaran jarri eta <em>Cara al Sol</em> abestu behar izaten zuten. Euskaraz eginez gero zein zigor izaten zuten azaltzen du. Igandeetan ere eskolara joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Edari almazena zuten gurasoek eta Zestoa eta inguruko auzoetan ibiltzen ziren banaketan Eskolan Zestoan bertan ibili zen eta fraideak zituen irakasle. Sarreran ilaran jarri eta Cara al Sol abestu behar izaten zuten. Euskaraz eginez gero zein zigor izaten zuten azaltzen du. Igandeetan ere eskolara joaten ziren.

Transkripzioa

- Ordun gendukan guk, ba, edari-almazena: gaseosak eta sifoiak eta zerbezak saldu ta, ardua saldu ta... Zestua ta barriyuan. Hasieran nik hori izan nun. [...] Hori hasiera zan, hori familiyana. Bestela? Oin zuk hasi ya hortik aurrea galdatzen, eskola ta gauzak, eta nahi dezun bezela.
- Bai, hori, eskolan ia nun ibili ziñen?
- Honea etorri giñan eta hementxe aldamenian zan eskola, hementxe aldamenian.
- Zer zan, monjena?
- Ez. Zera zian, Viatoristas edo ez dakit zer zien, frailliak. Frailliak zien.
- Fraillek zer ziren, hemengok?
- Ez. Kanpokuak zian. Viatoristak edo; Salesianos edo Viatoristas. Hoixe ez nizuke esango oin.
- Eta zer ikasten zan?
- Sumar, restar, multiplicar eta dividir juxtu-juxtu. Hortxe. Eta orduun gertatzen zana zan (...) lelengo eskola sarreran danok jaso, formauta jarri, eskubiko eskua jaso, eta 'Cara al Sol' kantau ber izaten gendun beratzittan eskolara sartzeako.
- Obligazioa.
- Obligauta. Etxera erten hamabittan. Bazkalonduan, berriz, gauza berdin-berdin-berdiña.
- Oseake goizen ta eguardin sartzerako garaian...
- 'Cara al Sol'. (...). Gero goizian maixuak ematen ziyon batei kanika bat. Eta zuk iñor somatzen bazendun euskeraz hitz egiten, harei pasau behar ziyozun.
- Kastigu bezela?
- Bai. Hori segi illuntzea arte. Eta illuntzian zenek zakan kanika haura, harek egunero kastigua izaten zun. Hori egunero, e. Euskeraz ez hitz egiteagatikan.
- Dana erderaz ikasten zan?
- Dana erderaz. Orduan besteik ez zeon. Igandetan goizeko hamarretako eskolaa. Danok formatu, eliza meza nausira. Erten eta libre. Arratsaldian berriz bezperak eiten zian, lauretan o ez dakit noiz, atzera danok formatu, atzera elizaa berriz’e. Diziplina hartan eon giñan baiño...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia