Berriatua (Bizkaia)

9 urtetik 18ra etxetik kanpo lanean

9 urtetik 18ra etxetik kanpo lanean <p>Umetan neskame egon zen baserrian eskolara bidaltzearen truke eta mantenuaren truke aritu zen lanean. Gero Berriatuko baserri batera joan zen eta han lan gogorrak egitea tokatu zitzaion. Eibarko osaba-izeba batzuek lana aurkitu zioten eta bertara joan zen umezain lanera. Geroago Ondarroako "Hotel Comercio"-n eta beste etxe batean aritu zen neskame lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan neskame egon zen baserrian eskolara bidaltzearen truke eta mantenuaren truke aritu zen lanean. Gero Berriatuko baserri batera joan zen eta han lan gogorrak egitea tokatu zitzaion. Eibarko osaba-izeba batzuek lana aurkitu zioten eta bertara joan zen umezain lanera. Geroago Ondarroako "Hotel Comercio"-n eta beste etxe batean aritu zen neskame lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta dirurik-eta pagatzen zetsuen basarrixan ta ardi-zain ta ibili ziñanian?
- Ez, han eskola bialtzen niñuen ta.
- Han eskolara bialtzia.
- Han mantenidu bakarrik, besteik ezer be ez.
- Eta ze eitten zenduan han egunero beste basarrixan bizi edo domeketan-edo etxera edo...?
- Bueno, domeketan gero atsaldin-edo etxera bai osteri, baiña bestela bizimodu guzti bertan.
- Bertan?
- Bertan, bizimodu guzti, urte bi. Gero handik... handik gero eskolatik urten ta Berrittuko hemen baserri... zer bat… etxe bataa, ume-zaiñaa. Han urtebete ein neban. Umik oiñez ikesi ebanin be itxurie ez notsen holako falta handirik eitten. Badakizu, bizimodu be estue egongo zan ta. Eta, gero, banoien etxaa, ta Berrittuko Altzalei baserrikuk ikusi gaittunin esan usten: “Nora zoiez? etxaa?”, "Bai", “Ez, ez jun etxaa –esan usten /esausten/–, geurin eitten dozu /eitxozu/ falta ta”. Baiña ni orduen hain noien pozik etxaa amaana, ba “ni banoie etxaa” esan notsen. Gero etxin esan neban, esan neban gero etxin, zelan esan usten /esausten/, ta “bai, baiña han ondo eongo ziñake”. Neukezan...
- Hamaika-hamabi urte?
- Bai, hamabi urte. Eta… hoixe, 12 urte. “Eta han bezperan eitten dittue /eitxetxue/ gana-jatekuk be ta domekan biherrik be ez. Ta han ondo eongo ziñake”. Ta pentsau! hamabi urteaz. Eta, ba, jun. Jun nitzen. Jun nitzen, baiña domeketan be otzarie –zuek ez dozue jakingo baserrixen zelako otzarak [erabiltten zittuen] lehena– otzarie ta igitaixe emon ta domeketan be haxe bete bedar ekarri eraitten osten /eraitxosten/. Hamabi urteaz. Han ein nittun urte bi. Ta zelako… zelako biherrak ein biher!
- Bai? Gogorrak?
- Gogorrak. Mutil-kosko bi euzen, eurek manejau ezinde goixin, eurek jantzitte eskolaa bieltzeko, baiña danak eitten nittun. Eta gero han urte bi einde, gure neba maixorazku ezkontzi egin eban /eiban/ etxaa, ta neukezan tia ta tio Eibarren, neure aitte besotako ta ama besotako, ta harek esan usten: “Damiana, ez za eongo baserrixen –esan usten–, neuk topauko dotsut lekue kalin ta kalin hobeto eongo za ta etorriko za Eibarra. Neuk erungo zaittut Eibarra” esan usten haretxek, ama besutakuk. Holantxik gero jun nitzen Eibarra. Han be umik euzen, umezain, ume zaintzen ta etxeko bihartxuk ein ta ba… han hobeto baserrixen baiño.
- Hobetotxuau han?
- Bai, hobeto han baserrixen baiño.
- Umezain beti errezaua?
- Han be umezain, umik euzen ta umezain. Umik eskolara erun bai, txikixena neuk zaindu...
- Orduan zu ume-umetatik biharrian?
- Ume-umetatik biharrin. Gero han urte bi ein, beste urte bi han ein ta… Ondarruko Hotel Komertziora krixeda jun nitzen ostaa be. Ta holan jun zen nire bizitzi. Han beste urte bi. Gero Markiñara jun nitzen banku... bankerue zan ugezaba. Bederatzi urtetik hamazortzi urtera arte –gerrik urten eban hamazortziaz eta, pentseten dot holan zala– bederatzi urtin hille bi ein nittun bakarrik etxin. Ta hamentxe, oin arte behintzet osasunaz ondo nabil.

Egilea(k): Janire Azpiazu Ocamica (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia