Berriatua (Bizkaia)

Bederatzi urterekin auzoko baserri batera lanera

Bederatzi urterekin auzoko baserri batera lanera <p>Zortzi urtera arte egon zen baserrian. Auzoan eskola egin zenean, auzoko baserri batera joan zen neskame; baserriko lanak egin eta ardiak zaintzen zituen bertan, baina eskolara ere joaten zen. Bi urte egin zituen eskolan eta 11 urterekin Berriatuko beste baserri batera joan zen umezain.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi urtera arte egon zen baserrian. Auzoan eskola egin zenean, auzoko baserri batera joan zen neskame; baserriko lanak egin eta ardiak zaintzen zituen bertan, baina eskolara ere joaten zen. Bi urte egin zituen eskolan eta 11 urterekin Berriatuko beste baserri batera joan zen umezain.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan zure gazte denpora guztia basarrixan ein zenduan.
- Ez, ni e... e... eon nitzen baserrixen zortzi urte arte. Ta... aurretik eskolaik ez euen barriadan eta barriadako eskolako inaguraziñoien, e...gu han umik e...hamar bueltan, ta andra bat han ha auzokue Ikaango Bekoerrotaku. E... gure amari esotzan [esan zotsan]: “e... nik honako neskatxu bat hartuko neuke ba”. Ta “eskolara?” ta… “ba eskolara bialduko dot”, baiña eskolara neuken etxetik baiño doble bide gehixa handik, “bai eskolara bialduko dot”, gero gero e... ardixek e... zainddu te engoitxu te”. Ta neukezan zortzi urte ordun hurrungo astin ein binitxun [bihar nitxun]beratzi urte. Ta ezetzik be gure amak ez toan esan ta, hurrungo astin bederatzi urte ein binitxun [bihar nitxun] ta jun nitzen haraxe baserrire.
- Biharrera ya? Lanera?
- Bai, eskolara bialtzen nindduan baña ardixek e... zaindu, erretirau ta baitta bedarra ebaten be erakutsisten bertan [...].
- Hori bederatzi urtetxorekin. Bederatzi urtekin.
- Bai beratzi urteaz. Gero han eiñ ñintxun urte bi, urte bi han eiñ ñintxun, ta gero beste andra batek, e... Berritxuko Iberrekuk, umi jaixo biakola [bihar jakola] ta, umizaintzailli nahi bela ta, gure amari esotzan [esan zotsan] ia bialduko leuken. Ta urte bi eiñ eskolan, ta urten eskolatik eta jun nitzen Berritxuko Iberra, umezaiña, hamaika urteaz. Da maistrik eseusten [esan eusten]: ”hauxe da peni emotostesune” , e... lau e... tablak e... pasata neuenin problemeta, “sekulako ederto zebizen eskolan da on esaixosu amari ez zoizela”. Baiña hori zelan esan? Hori zelan esan? Jun, jun nitzen. Umezaiña. Eskolatik urtenda. Urte bi eskolan bakarrik.

Egilea(k): Ander Plaza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia