Berriatua (Bizkaia)

Eibarrera lehen bidaia oinez

Eibarrera lehen bidaia oinez <p>Eibarrera sarri joan izan da, hasieran umezain, gero sagarrak saltzera... Eibarrera lehen aldiz oinez joan zen, bidean senide batzuen baserrian geldialdia eginda. Eibarrek fama txarra zuen, baina berak harreman ona izan du beti eibartarrekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarrera sarri joan izan da, hasieran umezain, gero sagarrak saltzera... Eibarrera lehen aldiz oinez joan zen, bidean senide batzuen baserrian geldialdia eginda. Eibarrek fama txarra zuen, baina berak harreman ona izan du beti eibartarrekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeu Eibarrera askotan joan zara e! Ze lehenengo umezain ta gero biharrera ta.
- Bai ta gero sagar saltzera.
- Eibartarrak asko ezagutzen nabe. Hontxe be eibartarrak ikusten banabe, haren “zeure sagarrak ontxe akordetan jakuz” esaten nabe..
- Eta Berritxutik joanda hamabost urteaz Eibarrera ta ze iruditzen jatzun?
- Ba Eibar haundixe, kapital, kapital Eibar.
- Sekula egon barik egongo ziñan zu…
- Bai, juten nintzen tia ta tio neukezan, juten nintzen Eibarrera urtin behin.
- Eta zelakua, gusta jatzun?
- Baiña Eibarrera Eibarrera ni jun nintzen, hontxe, hoixe esan bihar dotsut oin, aintziñeko gauzi. Eibarrera zelan jun /bi/ biher neban neskame, Eibarrea, jun nintzen oiñez. Erropa asko be ez neban erungo, oiñez jun nintzen eta ez daitx aizten batek-edo lagundu eusten, hor Barinagako baserri baten tio ta tia neukezan ta etapa bitan jun nintzen Eibarra; han lo ein ta bixamon, oiñez. Ez dakit nik autobusik ez zeuen edo zer edo, dirurik ez eon, baiña oinez jun nintzen behintzet Eibarra.
- Bidia bazekizun?
- Bai gitxi gorabehera.
- Gitxi gorabehera.
- Preuntauten.
- Bai.
- Lehenago esakeri: “ Preguntando se va a Roma”
- Bidiak be ez ziren izango oinguak.
- Ba bidie.
- Txarrauak.
- Bueno, bai hobiak ez seguruna, baiña jun giñen behintzat. Han lo eiñ ta hurrengo egunin berta ta.
- Barinagan lo ein ta gero.
- Bai, Barinagan lo ein ta gero hurrengo egunin Eibarra oiñez. Hankak onak ordun.
- Bai. Orduan Eibarrek fama txarra zekan baiña, ez?
- Ba eibartarrak fama txarra … nitzako onak izan dira.
- Orduan..
- Ni Eibarri, ni Eibarri kariño handi dotset. Bizi be hantxe izan nintzen ta seme ba hantxe jaixotakuak daukadaz. Eibar gero sagar saltzen be ondo ibil nintzen ta nik Eibarrei kariño handi dotset.
- Baiña bazekan famia republikanoak-eta..
- Bai hor, bai hor baeukan fama pixkat baiña.
- Elizian kontrakoak-eta.
- Bai hoixe. Hortxe txarto.
- Baina gero ez zan holakorik.
- Gero pasau zan hori. Hori denporaldia pasau zen. Pasau eitten di denporalik.

Egilea(k): Ainhoa Rey

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia