Zestoa (Gipuzkoa)

Fidel Etxaberen pilota bikote

Fidel Etxaberen pilota bikote Futbolean eta gehienbat pilotan ibili ohi ziren. Eliza ondoko frontoi txikian egiten zuten pilotan. Fidel Etxabe ezagunarekin ibili zen txapelketetan eta jubeniletako txapeldun izana da. Ez zuten irakaslerik, euren kasa aritzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Futbolean eta gehienbat pilotan ibili ohi ziren. Eliza ondoko frontoi txikian egiten zuten pilotan. Fidel Etxabe ezagunarekin ibili zen txapelketetan eta jubeniletako txapeldun izana da. Ez zuten irakaslerik, euren kasa aritzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zer jolas egiten zenuten orduan?
-Jolasak? Ba ia behiñ aillegau giñaneako ba, fubolian be bazeon pixka bat baiña gehiena pelota. Pelota ta fubola. Fuboleko patio bat bazeon, eta behin hamabi bat hamahiru bat urte ezkero ba “Torneo playeros infantiles”, eta hamendiken’e jun izan giñan.
-Fubolean ibili zinen zu?
-Ni pelotan. Fubolian ta’re jokatu nun puxkat baiño ez, gutxi, oso gutxi. Beti-beti pelotan. Frontoian giñan beti, beti frontoian giñan. Gero sortu zan elizan onduan beste frontoi bat, frontoi txiki bat, apaizak eta zertu zuen, eta organizau zuen, kanpeonato bat osau zan, veteranos, libres, eta gero juveniles. Han erten nun nik orduan nere lagun bat, gero pelotari profesionala ona izandakua, Fidel, Etxabe Once, ona izandakua. Eta bi urtetan geuk atera gendun txapelketa jubenilletakua hamalau eta hamabost urtekin, harek hamalau zittun eta nik hamabost urte. Eta bi urtetan jokatu zan eta bietan geuk atara gendun txapeldun.
-Eta zein maixu zenuen pelotan?
-Iñor ez.
-Zeuen kasa?
-Geure kaxa. Danok hamen frontoi kanpuan daon frontoi zar hortan geure kaxa, danok frontoian. Hortxe, beste zerik ez zan, mendira ibilli pixkat eta holakotxe afiziyuak. Saltaka, korrika pixkat bagendun baiña ez zan organizatzen holako festibal askoik-eta. Ba garai hori hoixe, hortantxe. Gero pelota hortatiken, gero ia segi(tzen) gendun pelotan. Beti ia pelotan.
-Parejaka ibiltzen zinen?
-Bai.
-Esan dezun horrekin?
-Bai, Fidel Etxabe, Etxabe XI. Hori profesionala ona izan.
-Eta kanpora pelotara-eta?
-Ez. Azkoitira-ta torneotara jun nintzan, ta baiña ni ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia