Zarautz (Gipuzkoa)

Kirola lehen eta orain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-101-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen pilota eta apustuak izaten ziren asko: dema, korrika-apustuak... Orain lehen baino kirol gehiago daude. Apustu bati buruzko anekdota kontatzen du. Orain apustuak ez dira egiten ia. Gehienbat pilotan ibiltzen zen bera. Atletismorako zaletasuna ere bazegoen Zarautzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba orduan kirola pelota zan asko, ta apustua’re asko izaten zen proba o dema deitzen zakon hori. Ta gaiñontzian korrika apostuak Zarautzik Aya, ta holakuak izaten zian. Geo, ba, fubola’re bazan puskat, baiño oain aiña ez. Ta oain kirol geyo daude orduan baiño: eskubaloia ta abar. Donostitik Aya apustu bat jokatu zan zelebria, zeako, Elkanoko Lertxundikua ta Kantabriko zana: loriya zan oso Kantabrikua, ta in ber zun Lertxundik biyak pixatu, ta Kantabrikon pixua hartu ber zun, bizkarren, o plomuz o abar. Ta jokatu zen Zarauztik Getaya, ta irabazten zijuala ya aillegatuan, gaizkitu zan Lertxundi ta iya hillen hortxe eon zan. Ta galdu ein zun apostua, irabazi ber zun apustua, presaka hasi zalako. Ta gaiñontzian, demak eta’re izaten zian orduan, puntu noizbait orain koperatibako plazako onduan hor: frontoia, ta dema plaza, ta korrika apostuak, ta itxuli-bueltaka ta... Hola iten zian deportiak orduan, orain diferentiak. Oain ez deu, ahitu zan dema, Zarauzkua behintzat. Orain beste herritan egiten de, baiño hemen ez da egiten. Ta apustuk’e, korrika apustuk ta hoyek’e bukatu zian.
- Zein kirol ziren gehienbat egiten zenituenak?
- Ordura? Ba, pelota eiten zan orduan geyena, frontoian ez zan tokiya eoten, danak elkarren txandan zai eoten giñen. Pelota geyena, lehen esan deten bezela. Ta gaiñontzian, korrika apustua, ta bueno, korrika legian hor ibiltzen zan, Zarautzen atletismoan’e bazan gogo pixkat.

Egilea(k): Aitor Loidi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia