Zarautz (Gipuzkoa)

Arrantza lehen eta orain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-101-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arrantzan zer harrapatzen zuten azaltzen du. Lehen arrain gehiago zegoen, eta hobea izaten zen. Nola egiten zuten arrantza azaltzen du. Olagarroa asko jaten zen lehen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lehen arrai gehiena zer zegoen?
- Orduan, ba, oraingo aldian olarru asko harrapatzen zan eskuz, ta gaiñuntzian lupiya ta holakuak. Txibiak, berriz, oraingo aldian askozez geyago. Ta antxua, berriz, ze esanik ez: ya bertatikan harrapatzen zituen antxua. Ta oraingo aldian arrai asko, garbiyo zeon. Ta oain gaiña tranpa’re ez, arrantzaliak’e sariakin ta askozez aberatso zan orduan. Orduan arrai geyo jaten gendun, ta arrai hobia oain baiño.
- Lehen zerrekin harrapatzen zen arraia, kaiñaberakin edo?
- Bai, danea, ba olarrotako ba makil batei jarri trapua muturrian, ta harei heltzen ziyon, ta gero eskuakin heldu, ta kanpoa, ta akabatzeko hortzak hagin beai kendu, beak zeukan hagiñak, ta holaxe. Ta oso janari ona, askoek ez due nahi izaten, baiño oso janari ona da olarrua.
- Ta orduan orain bezela ez da, lehen eskuakin eta oain amuarekin?
- Oain ez dao, oain ez dao. Olarruak gutxitu dia, oso gutxi dao. Horko, esaten duenez, otarrak jartzen ditue nekoretako, ta txokorruak eta harrapatzeko, ta hoita sartzen da olarrua, ta hor galtzen da. Ta orain ez dao len bezelako... Len olarrua ikeragarri harrapatzen zan hamen. Ta hor ez zun kiatsa earra eukitzen, usteltzen o sekatzen, baiño geo oso pobriantzat janari ugariya ta oso ona zan, olagarru-zopa ta patatakin’e bai, ta jendiak asko jaten zun oaingo aldian.

Egilea(k): Aitor Loidi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia