Zarautz (Gipuzkoa)

Futbola Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zarauzko Moilarri futbol-taldeari buruz hitz egiten du. Gerora, Itsasertz futbol-taldea sortu zuten, eta hainbat herritara joaten ziren igandetan partiduak jokatzera. Club Deportivo sortu zen gero. "Tarzan" kirolariari buruz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gu gaztiak giñala, hamen fuboleko ekipua zan Moillarri. Aritzbatalden jokatzen zuen orduan’e. Gu gaztiak... hoixen, ba, gaztiak! Ta orduan, onenetakua Moillarrikua izan zan Kririki. Zarauztikan jun zan, hor bili zan Real Soziedaden ta, oso onenetakua. Ta denbora haitako Moillarrikuak oain bizi dira, bost bizi dia: bat da Xoxo, bestia Murua, bestia Larrañaga, ta bestia Juanito Iraola eta Patxi Urzelai, denbora haitakuak. Ta geo Moillarrik, Moillarri bastante aurrea jun zan Donostiyan, bean dibisiyuan oso aurrera. Ta geo ez dakit ze gertatu zan, Moillarri behintzat bukatu in zan. Ta Moillarri bukatu zanian, Aritzbataldeko kanpua pixkat txikitu’re, puskatu’re in zan. Bailla, egurrezko bailla bazun; eta guk pentsatu giñun, gure kuadrillan juntatu giñan kuadrilla bat, eta ekipo bat in giñun izena zuna Itsasertz, Itsasertz. Ta orduan zian Altxola anayak, Nemexio Miru, Pikero, Andrex Altuna, Aingeru Berazadik’e jokatu zun gurekin. Geyo zein zian? Ez dakit, bateon bat lagako det, eta tartian ni’re bai. Ta Itsasertzekuk guk in giñun, bi urtetan jokatu giñun hemen hamazazpi ta hemezortzi urte inguruan kanpeonatu bat federatuak, kanpeonato federatua. Ta guk Zarautzen ekipoik ez, o kanpoik ez fubolian jokatzeko. Entrenatu iten giñun Aritzbatalden, baiña igandero juten giñan, bai Deba, Motrikoa, Elgoibarra, Axkoitira, iya igandero. Kamixetak eta danak guk ordainduta: kamixetak, danak; arbitrua’re, gure partidua zanian, geuk patzen giñun arbitrua. Ta Txertubikin, Txertubin autobusan juten giñan herri hoita fubolian jokatzea, geure patrikatik patuta dana. Hori, bi urtian jokatu giñun hola.
Eta gero, gu ezkero izan dia hemen fubola, “Club Deportivo”; oaintxe berrogeita bost urte uste det zala fundatu zala. “Club Deportivon”, “Club Deportivon” izan dia, berriz, fubolistak pillak izan dia, pillak hainbeste urtian. Geo plaierua’re in zuen, eta gure denboretako onenetakua izan zan guekin Itsasertzen jokatzen zuna, Manolo Urzelai. Gure Manolo hau Debaa ta juten zanian, jo! Hori Tarzan deitzen ziyoen, Tarzan: horrek atzea ta aurrea geatu gabe ibiltzen zan; horrek zakan sasoya, horrek! Bai pelotan’e, hamen frontoi txikiyan, paletez jokatzen giñun guk, bea Nemexio ta nee kontra. Baiña paetian gora’e iyotzen zan hua, e! Izerdi earrik ateratzen ziun, baiña kosta iten huan hari erabaztia, ta gutxitan erabazten giñun e! Bea bi geyon kontra. Ta geo horrek pelotan ein ditunak Zautzen, Zautzen ta Donostiyan, ta alde guztitan, ta pelotan ta. Hori zan... boxeuan’e kanpeoi atera zan, baiña bizikletan zan izugarri txarra. Ta deporte txarrena, beetzako deporteik txarrena zan dantzan egitia. Munduan ez da gizonik baldarragoik izan Manuel Urzelai baiño dantzan: hankak peatuta eamaten zitun, halako gizona ariña ta pixkorra izanikan.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia