Zarautz (Gipuzkoa)

Zinea Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikiak zirenean, bi zine zeuden Zarautzen: batean, zinea mutua zenez, gizon bat etortzen zen pianoa jotzera; bestean, dohainik sartzeko trikimailuak erabiltzen zituzten. Behin, zineetako batek su hartu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Oain, berriz, gu mutil koskorrak giñanian Zarautzen ziniak zian, teatruaz apartez. Fronton Zineman zinia izaten zan mudua, zine mudo: letrak agertzen zian, ta txarra-txarra-txarra soiñuakin, ta orduan etortzen zan Oriyotik aitona xarra bizarrakin, ta pianua jotzen zun zine zine bitartian, zeoze musikan partez, pianua jotzen zun. Goatzen naiz pieza hau jotzen zun: lalarara, tirirero, torarara, tirerora, tarorara, tirerora, laroriro, lerorara.
Ta geo, berriz, hori Fronton Zineman. Ta ordun, zine Modelon, berriz, zine Modeluan’e zinia, ta orduan’e mudua zan, ta zeoze doiñua, soiñua bihar da, eskaillera gora iyo, ta zeon fonografo bat. Fonografuak jotzen zun soiñua; musika, zea, zine denboran fonografua, fonografo denbora, ta zinia.
Ta orduan gu mutil koskorrak diruakin’e zea ibiltzen zian, ta sarrerak iten giñun guk, tranpan batzuk eiten giñun guk, zinia hurrengo igandian debalde ikusteko: billete bat gora beira jarri, ta bestia behera beira, ta ematen giñon mozteko, ta nola punta motza zuen, hurrengo igandian peatzen giñun atziakin, ta aurriakin bat. Ta hurrengo igandian: “gaur ze kolore da?”, “Berdia!”, ta peatuta eukitzen giñun, ta “raa! Da!” jartzen giñun, ta berriya igual, bestia zarrakin, ta berdia gora, ta tata! Guk zinia debalde ikusteko moua.
Goatzen naiz gu mutil koskorrak giñala, egun batian teloyan atzian zine Modelon ez dakit ze pasa zan, ta sua bezela hasi zan. Sua! Ta bai azkar hustu’re zinia! Mekatxis! “Sua!” esan zuenian, ze! Ez zan asko! Dana laixte bukatu zan.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia