Hondarribia (Gipuzkoa)

Hondarribiko zinema aretoak; orduko pelikulak

Hondarribiko zinema aretoak; orduko pelikulak <p>Zinema aretorik ez zegoen umea zelarik, baina apaizek ematen zituzten pelikulak, igande arratsaldetan. Gero bi jarri zituzten: Marina eta Mirentxu. Zentsura. Debalde joaten ziren, aretoa aitarena zelako. Prezioa. Charlot eta Tarzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zinema aretorik ez zegoen umea zelarik, baina apaizek ematen zituzten pelikulak, igande arratsaldetan. Gero bi jarri zituzten: Marina eta Mirentxu. Zentsura. Debalde joaten ziren, aretoa aitarena zelako. Prezioa. Charlot eta Tarzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zinerik bazen?
-Ez. Ordun bazen hor zera bat, apaizak zittuzten, lokal bat, ta han ematen zuten zine, […] izena zuen horrek. Ta hoi zen, apaiz batek zuen hori, eta harek ematen zuen, ematen zuen, itten zine, igandetan, arratsaldetan, eitten zuen zine bakarra. Ta gero, falangistak eondu zien leku hortan, hor jarri zuten, zine bat ein zuten, zeatik zen edifizio haundi bat, hori. Hori zen kasinua o hola, uste dut zela, lehena. Eta hor ein zuten zine bat. Eta gero, ein zuten beste gure itxe batian, attan itxe batian, horko portun, ein zuten barrena dena hustu, itxe haundiya zen, barrena dena hustu, ta ein zuten tribuna, bueno, zera, sillak jartzeko ta dena, hor beste zine bat. Gero eondu ziren bi zine.
-Nola zuen izena zine horrek?
-“Salón cine Marina”.
-Ta bestiak?
-Mirentxu.
-Mirentxu?
-Bai. Biño guriak izena zuen “Salón cine Marina”.
-Ta ze izaten zen zinia, igandetan?
-Bai. Igandetan ta lanbat arratsetan. Igandetan. Launbatero orduan lan eitten zen, egun guztiyan.
-Ta zentsurarik izaten zen? Pelikula batzuk ezin bota?
-A, bai! Bo! Terrible! Pixka bat berdia bazen, “y cortes”! Eta hori, etortzen zen “la esto de la religión” ta ikusten zuten ta bu! “Imposible de hechar” ta galezi ta. Pixkat berdia bazen, jode! “Por una tonteria”, klaro. Gaurko pelikulak ikusiko baluteke holako, orduan, bueno!
-Eta ez zuten uzten sartzen, baldin bazen hola, pixkat, e…
-Gaztiakeri?
-Bai, gaztiakeri.
-Bai. Jartzen zuen, han bertan, sarreran, “pelicula tal y cual, no apto para menores”.
-Ta zu juaten ziñen zinera?
-Bueno, ni jartzen nitzen, ni ordun nuen debalde, zine, zertik nere attana nola zen edifizio dena, pues guk genun ya kontratua iña ya nagusiakin, familiyak libre genuen. Ta ni juaten nitzen, barrenera, ta no pasa nada.
-Ta, bestela, zenbat baliyo zun, badakizu?
-Gutxi.
-Gutxi?
-Klaro! Orduan, hiru pezeta o.
-Ta oroitzen zea ze pelikula ikusi zenitun?
-Orduan Txarlot, asko. Charles Chaplin. Txarlotena, bueno! Ta bestia tarzan. Tarzan asko ikusten zan orduan. Polita zen tarzan.
-Ta oesteko pelikulak ere bai?
-Bai! Honbre! “Los hermanos Marx en el oeste”. Oain ez naiz oroitzen izenak, baiñon, oeste asko. Trena…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia