Zarautz (Gipuzkoa)

Beren taberna Kale Nagusian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikitan, taberna bat zuten kale nagusian, Zarautzen oso taberna gutxi zeuden garaian. Apopiloak izaten zituzten tabernan. Jose Manuel Lujanbio Txirrita izan zuen apopilo ezagunenetariko bat, eta bertsoak botatzen zizkien. Txirritari buruzko anekdota bat kontatzen du.

Transkripzioa

Ni mutil koskorra nitzala, kale Nagusiyan, hori nere arrebak dakan mertzeiyan, hor giñun taberna. Taberna hortan eamaten zuen gurasuak, eta nere arrebak eoten zian tabernan. Eta orduan Zarautzen oso taberna gutxi zian, lau o bost: guria, Pionekua, Kojuanekua, Laureano Txerri kalen, neskazar batzuek Frailetako aurrian, ez dakit besteen bat lagako deten.
Gero, berriz, guk eukitzen giñun apopilluak, apopilluak tabernan. Ta geo taberna ere irikitzen zan goizian goizo, ta illuntzian’e goizo itxiko zan… Ez oain bezela, goizeko hirutan eo lautan. Guk euki giñun apopilluak, nik dakitenez aituta, famosuenetakoa izan zan Txirrita. Txirrita etorri zan Zarautza hargintza, ta gure itxian eoten zan. Ta honek tabernan ardo pixkat eaten zunian, bertsuak botatzen zitun, eta nola eskribitzen ez zekiin, nere arreba zarrenak, Manolik, jartzen zitun papelian; eta gero, beak esaten ziyon ze bertso bota zun, ta orduan beak ikasten zun buruz. Ta halaxen, halaxen. Ta… behin batian jun men zan, ba, kumunea gure Txirrita famoso hau, ta gero nere arreba jun zanian: “hamen, ze arrayo dao hemen?”. Ta… honek ladrillo puska batekin atzealdia garbitu ez du, ba! Ta holako istoriyak.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia