Bere familiaren bizibideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Manu Oñatibia
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ZAR-124/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Aisia » Taberna giroa » Kafetegiak eta gozotegiak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
Eta geo guk, nere aitak eukitzen zun, denbora haitan eukitzen zitun bi behi, ta astua’re bai.T a geo ikatza ta egurra saltzen zun nik oain denda dakaten tokiyan. Ta tabernan atzian giñun guk saloi haundi bat, ta Zarauzko aurrenengo josta... josta... jostatzeko billarrak ta eon zala, aurreneko saloya zan Zarautzen denbora haitan. Beste gauza bat, oain goatzen naiz momentuan: fonografo haundi bat’e bagiñun, fonografo haundi bat, hola guardasola mouko katxarro haundi batekin. Orduan fonografo Zautzen gutxi eongo zian, ez dakit, bakarra izango zan, oso gutxi eongo zian… Eta geyo… goatzen naiz pieza bat asko jotzen zuna: erderazko letra daka, baiño… orain musika bakarrik zeatuko det. Tarali lirilala laralalali, lerolalala, ta tzunpata tzunpata tzunta ta ra ta txunba tzunbarabarai.
Egilea(k): Manu Oñatibia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!