Zarautz (Gipuzkoa)

Zenbait anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Behin astoarekin aitaren lursail batzuetara joan zirenean, astoak ihesi egin zien. Sagastia ere bazuten. Sagastiko txabolan ikurrina zeukaten ezkutatuta, eta lapurtu egin zieten.

Transkripzioa

Oain, berriz, geyo nik zer kontatuko ber diyat? Zarauzko kontuak? Behin batian, goatzen naiz, nik, astuakin jun giñen, hamen, aurreneko tunelen gaiñian terreno bat ibiltzen zun nere aitak; nik ez dakit ba, nik zortzi-betzi urte eukiko nitun, ta… astuakin jun giñan gora, eta belarra moztea jun zan han gora, eta oain bide txiorra badago Zamaiko zulotik gora? Hortik gora juten giñan. Ta in diu ihesi astuak, goitikan ihesi, astuak ihesi, ta… mekatxis! Ni mutil koskorra ta: “jun hai atzetik ta aber harrapatzen deken!”. Ta iya behera jetxitakoan harrapatu, ta berriz’e gora. Holako ixtoriyak… Geo sagastiya ere bagiñun guk; sagastiya bastante earra gaiñez’e. Orain, orain fabrika einda dao, baiña… sagastiya sagar earrakin, sagar earrakin.
Oain kontatuko nuke beste ixtori bat, baiña… kontatu eingo det gaiñez’e. Guk, gerratian bukatu zanian, Emakume Abertzaleko ikurriña o bandera nere arrebak gorde zun, ta gailleta gailleta kaja baten barruan sartu zun, ta euki giñun urtetan, gerra denboran, Francon denboran, urtetan, txabola baten barruan gailleta kaja paeta zulo batian sartuta. Egun batian, sartu dia mutil koskorrak txabolan… zer gertatuko? Gailletak fabrika, o gailleta kaja ikurriñakin lapurtu ein zuen… Francon denboran zan geo hura e! Guk pasa giñun bildurrak! Mekatxis! Hoixe bakarra bihar diyeu! Oain azaltzen bada, ze? Baiño harrapatu zuenak’e ez zian zeakuak e? Frankistak ez zian. Ta ez zan, behintzat, azaldu; ez dakit orain geoztik azaldu dan. Hori’re, hori’re gertatutakua!

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia