Ereño (Bizkaia)

Elizpean kaniketan; bolatokia plazan

Elizpean kaniketan; bolatokia plazan <p>Elizpean jolasten zuten kaniketan. Orduan elizako losak parean zeuden denak. Plazan bolatokia zegoen.</p>
Tamaina:

Elizpean jolasten zuten kaniketan. Orduan elizako losak parean zeuden denak. Plazan bolatokia zegoen.

Transkripzioa

- Maria Luisa, baia elixapie leku txarra da kaniketan eitxeko.
- Ba hantxe eitxen gendun ba!
- Ze dana dau losa bat beherau, beste bat gorau.
- A, ez, baia ordun lisu.
- A, lisu egon zan orduen?
- Bai, liso-liso egon zan, liso egon zan ta hantxe. Nun eingo gendun ba? Kanpun be, plazan be, ezin ein, harrixe-ta han plazan oin be zementue ta botata dau baia ordun ez euen eta ezebez. Ereñon bolatokixe be plazan egon zan, lurre...
- Plazan bolatokixe?
- Bai.
- Nun?
- Nun? Hantxe badau ba han Bengetzerako balkoie badau ba? Ikusteko Bengetze ta danak ikusteko, ba hantxe, haxe zan bolatokixe.
- Bolatokixe ala probalekue?
- Probalekue ez. Bolatokixe. Probalekue erdixen, plazin erdixen probalekue. Ta hantxe bolatokixe.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia