Ereño (Bizkaia)

Aita Australian egona; aitaren izakera

Aita Australian egona; aitaren izakera <p>Aita Australian egon zen 47 urterekin joanda, hemen ez zegoelako lanik. Aita gizon fina eta alaia zen. Altua zen eta inguru guztiko umeak lepoan hartuta ibiltzen zen, haiekin jolasean. Bengetzeko iturria ezaguna zen inguruetan eta auzotar guztiak haraxe joaten ziren uretara. Aitak Australian irakurtzen ikasi zuen eta bertsoak abesten zituen bertsopaperetatik. Australian diru pixka bat irabazi eta etxera itzuli zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Australian egon zen 47 urterekin joanda, hemen ez zegoelako lanik. Aita gizon fina eta alaia zen. Altua zen eta inguru guztiko umeak lepoan hartuta ibiltzen zen, haiekin jolasean. Bengetzeko iturria ezaguna zen inguruetan eta auzotar guztiak haraxe joaten ziren uretara. Aitak Australian irakurtzen ikasi zuen eta bertsoak abesten zituen bertsopaperetatik. Australian diru pixka bat irabazi eta etxera itzuli zen.

Transkripzioa

- Zuen aitxe Australian egon zan?
- Nire aitxe? Bai. Bai. Bai. Berandu jun ta berrogeta zazpi urteaz Australiara jun zan ha. Ta urte bi egin zitxuzen ta Australian irebazi haundixek eta afan haundixek eta kaña ebaten... baia zaharra ixen zan ordun baia kaña ebaten be ein ta diru ekarri hamen ez euen ta. Amaia, hamen ez euen dirurik. Ta diru ekarri, bakixu. Bai, diru ekarri. Ez neure aitxe zalako, baia fiñe zan, fiñe, fiñe, fiñe, fiñe. Ta ona, ona. Zure...
- Ta alegrie bebai.
- Bai, bai, bai. Akordetan zara?
- Akordeten naz apur bet beragaz.
- Bai.
- Askorik ez, baia bai. Domingo Bengetzekue bai, dekot halanik e...
- Bai, zure osaba Domingo gerran hil zan. Altue zan. Altue, oso altue eta mutil ederra. Ta etorten zan Bengetzeko itturrire uretan, praka luzikaz dauela aitxen besuen holantxik ibiltzeko. Umik halantxik ibiltzen zittun harek danak ta elixaldeko ume guztixek etorten zien Bengetzera. Ta holan: behie ikutu, gora altxau ta umikaz holantxik ibiltzen zan. Ta berak estimau eukitxen eban tokaixue berena. (…), tokaixue berena ganera Domingo estimau eukitxen eban ta esaten eban, neuk be entzuten netzon. Esaten eban Domingok “Hau de gozamena, hau de gozamena!” Ta nire aitxe besuen itxurrixen itxi baldie ta Bengetzeko ezkatzera holan besun ibiltzen. Ta berak be gozau eitten ban. Bai, bai.
- Bengetzeko itxurrixen danok pasau gendun ondo. Umetan asko gustetan jakun itxurrire uretan juatie.
- Bai, bai, bai, bai. Itxurri politxe ixen zan ha. Ur hori oin gastaute dau.
- Ta jentie dana haraxe. Oin ez dau...
- Dana, dana, dana. Atxoste guztixe haraxe. Dana. Dana. Han saso baten kolie egoten zan gero! Ure hartzeko. Kolie. Bai, bai. Bueno.
- Ta zuen aitxeaz amaitzeko, nik entzun dot bertsolarixe be bazala.
- Bueno, bertsolarixe...berak bertsue ein ez zaban eitxen, bestinak abestu, kantau.
- A. Ta zelanik ikesten bazen, papelatatik-edo?
- Papela...esango dotzut. Australiara jun zanien ikesi eban leiduten, bertsopapelak, San Antonionak, bai, beran debotue, San Antonionak, bueno! San Antonion debotue.
- Gure amumak bebai. Amuma Faustina bebai, nire ama.
- Bai, bai, bai. Ixengo zan. San Antonioaitxik gure aitxe, bueno! Ta San Antonion bertso papela topa deu ta haxe leiduten Australian ikasi. Apur bet leiduten: m, ama, Maria. Ta holan berbak esaten zitxuzen. Eta eskibridu bebai. Baia eskibridu bera be ondo ez zaban eitxen baia paseu xakon Australiara jun zan ta, klaro, kañie ebeitxen dirue, diru lorrixe, librie, libra esterliñie eta jun zan bankure, uzabak emon dotzon txekie ta jun zan bankure ba etzera botateko...txekie kobretan ta bueno jun da bankure ta tope deu neska bat bankuen biherrien eta bota dotzo mostradorera txekie ta baitxe neskiek hartu ta ein dotzoz urre montoixek diruek holan, holan, holan. Ta ez dakit ba zenbat montoi ta gero esan dotzon neskiek “too much money”, diru larrei emoten dotzut esan ei dotzon neski horrek. Ta harek diruek kobreu ta kañie ebeitxe pozik etzera bueltateko, pozik etzera bueltateko. Eta holan, holan. Holan, hamen gerra ostien leku txarra egon zan Amaia, leku txarra.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia