Ereño (Bizkaia)

Tortolosoka eta kanikak

Tortolosoka eta kanikak <p>Tortolosak erakusten ditu. Kanikak ere erakusten ditu. Gaseosa botila txikiek lepoan kristalezko kanika bat ekartzen zuten, tapoiaren funtzionamendua zuena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tortolosak erakusten ditu. Kanikak ere erakusten ditu. Gaseosa botila txikiek lepoan kristalezko kanika bat ekartzen zuten, tapoiaren funtzionamendua zuena.

Transkripzioa

-(...)
- Pillue dekozuz hemen!
- Bai, pillue dekot behintzet. Amumak hortxe trapuen botata.
- Hemen kanikak.
- Hor kanikak, bai.
- Kanikak zer die, kristalezkuek?
- Kristalezkuek, bai. Batzuk bai kristalezkuek eta...
- Zer diz antziñekuek ,Maria Luisa, ala oinguek? Antziñekuek?
- Antziñekuek.
- Bai, e?
- Gaseosa botilla txikixek kanikie eukitten ben.
- Zer? Gaseosa botillak zer?
- Gaseosa botilla txikixek kanikie eukitten eben.
- Nun eukitten eben, barruen?
- Bai, saman.
- Saman.
- Honek, honek, honek, kristalezkuek, kristalezkuek.
- Horrek gaseosa botillatan.
- Bai, gaseosa botillatan.
- Harek txikixek ixengo zien, gaseosa botilla txikixek, ezta?
- Txiki-txiki-txikixek.
- Ta honek bestiek, zer diez, buztiñezkuek-edo?
- Esango dotzut honena, honen pekatue.
- Hamen be badau beste bat, Iñaki, horren antzekue. Ta hau besti hau?
-(Semea) Baia honek ze eitten eban gaseosa botillan?
- Tapie, tapie.
- A, tapie!
- Tapie. Saman eukitten eben. Edai eitten zien holan, oin be badauz botillak edaitten dienak holan. Edaitten zan eta hori ba kanpora.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia