Hendaia (Lapurdi)

Auzoko eta etxeko giroak, udan eta neguan

Auzoko eta etxeko giroak, udan eta neguan <p>Zubernoa auzotegia oso alaia omen zen Extefanaren haurtzaroan. Kalean orgak, idiak, eta zaldi karroak ikusten ziren. Uda aldean, arratsetan, klerona jotzen zuten auzoko mutil gazteek. Mixel Azkubekoa izaten zen hasten lehena, maiz, eta besteek erantzuten zioten, bakoitzak bere etxetik: Agerretik, Dorrondegitik... Neguan, aldiz, etxe barruko giroan kantatzen zen. Extefanaren etxean ohitura handia zuten, bai gurasoek eta bai ahizpek, lanean ari ziren bitartean, kantuan aritzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zubernoa auzotegia oso alaia omen zen Extefanaren haurtzaroan. Kalean orgak, idiak, eta zaldi karroak ikusten ziren. Uda aldean, arratsetan, klerona jotzen zuten auzoko mutil gazteek. Mixel Azkubekoa izaten zen hasten lehena, maiz, eta besteek erantzuten zioten, bakoitzak bere etxetik: Agerretik, Dorrondegitik... Neguan, aldiz, etxe barruko giroan kantatzen zen. Extefanaren etxean ohitura handia zuten, bai gurasoek eta bai ahizpek, lanean ari ziren bitartean, kantuan aritzeko.

Transkripzioa

Arratsetan Zubernoako kartierra izigarri alegera zen, alegera zen, mugimendutsua zen. Ikusten duzu /ikustenzu/, oain ez da nehor hemen ikusten, bon, denbora txarra da, baina orduan bazien zaldi-karruak, xakurrak libro zien… Nola erran, kanpaindarrak beren idiyakin, orgakin… Eta gero auzuak landa batetik bertzeat aise pasatzen zien eta bertze bizimolde bat zen. Eta arratsetan gure [lanak], partikularzki negu partian. Uda partian kartiereko mutil gaztiak alegeratzen zuten kartiera; belarrak edo ogiyak, ogi-pikatziak izaten zien, auzoak, 3-4 auzo elkarrekin, elkar arituz, egun batian baten etxean, bertze egunian bertzian, eta gazte eta xahar, denak, e! Eta gero, ilunarretan, mutil gaztiak iten zuten klika, jotzen zuten klerona, Hendaian, eta prozesioneak izaten zien eta bon, kleronak jotzen zituzten mutil gazte guztiak eta lanak eta aziendak tratatu eta hasten zien kleronak jotzen. Bat hasten zen ta hori maiz Mixel Azkubekoa izaten zen, eta jotzen zuen klerona airoski, airoski! Gero... Hori Azkubekoa. Gero Agerretik —ondoko gibelaxioko etxetik—errepusta, gero, beste kartier gisa, Dorrondegitik, handik bertzia. Eta “ikusten duzu?” ta aritzen ginen gu neskak: “A! Hori zera da, Anbrosio da hori” ta “Ez, hori Mixel da”. Hola. Eta gero neguan, gue etxean, gure etxeko hori uda partian zen eta gure kanpuan freskuran hoiek aitzen. Eta gero, neguan, gure etxian artuak sartu behar baldin bazien iten genituen, ez genituen auzuekin iten artuo-zuritziak, aita ehian behi-jezten aitzen zen hura beti kantari, behi-jezten beti kantari aitzen zen; ama sukaldean gaztainak egosten, hura're maiz kantari eta gu neskak bortz izaten ginen. Ahizpa zaharrena andre xahar batekin neskato zen. Eta bortz ahizpak arto xuritzen seiaruan eta hamar bat saski egiten genituen aatsero, eta kantari, denak kantari! Eta gero elkarrekin aritzen ginen: "Hik ez dun —anitzetan ahizpak elkarrekin noka mintzatzen ginen—ez dun xuxen kantatu, ez dun hola hori!” eta “Bai, ez dinat nik in, Sabinak in din" hola aritzen ginen pixkat, gatazkan elkarrekin. Eta gero… Hola. Eta gero afariya gure amak prestatua izaten zun, eltzekaria, gaztainak eta esnia. Ez zen goseik, baina ez zen… ez zen nola erran… frantsesak erraten duen bezela, […]. Xinpleki, xumeki, xinpleki pasatzen zen. Eta… hola pasatzen zien. Eta mahainen inguruan, mahainen inguruan istorio anitz; nere aitamen agotik istorio anitz entzun ditut.

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia