Azkoitia (Gipuzkoa)

Intxausti lantegian eta abarketak josten lanean

Intxausti lantegian eta abarketak josten lanean <p>Gerra denboran, eskola bukatu zuenean hasi zen lanera Intxausti lantegira Azkoitira. Abarketentzako tela, zakuak, etab. egiten zituzten. Etxean ere aritzen ziren joste lanetan. Garai hartan Azkoitian, etxe atarietan eta kalean jardun ohi ziren abarketak josten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, eskola bukatu zuenean hasi zen lanera Intxausti lantegira Azkoitira. Abarketentzako tela, zakuak, etab. egiten zituzten. Etxean ere aritzen ziren joste lanetan. Garai hartan Azkoitian, etxe atarietan eta kalean jardun ohi ziren abarketak josten.

Transkripzioa

-Eta lanera?
-Lanera, gerra denporan lanera hasi nintzen Intxusti fabrikan edo.
-Zenbat urtekin? Eskola bukatuta gero?
-Bai. Bestela kalien edo etxien egitten gendun txortan lana; orduen txortan esaten zitxoen.
-Zer zan hori?
-Aulkixe, aulki bat zan. Han jarri eta han josi itten giñuzen. Erreportzaketan´e bai. Eta fubolera ere zera juten giñen. Orduen mutil koskorrak, fubol-kanpoik eta ez zeuen eta baso(r)a edo Illarra aldera, han baso bat arbola artien edo, eta haraiño jun eta han in, futbolean jokatzen gendun.
-Lanera esan degu, zer lan egiten zendun?
-Tela edo, erreportzaketako, abarketentzat tela, zakuak eta eitten zittun, Intxausti fabriken.
-Eta abarketak eitten zittuzun?
-Bai, gero aparte abarketak, gero handik erten, etxera etorri eta etxien abarketak josi.
-Eta nun ikasi zenuen hori, taillarrean ala amak erakusten zizun?
-Ez, etxien. Eta kaleko ataixen ere bai. Garai baten hamen Azkoitixen hor plaza erdiko zera hortan edo jendie erreportzaketan eta txortan eta asko ikusten zan. Banaka-banaka, eta hantxe lan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia