Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaiako motor eta kaldera fabrikak

Zumaiako motor eta kaldera fabrikak <p>Aitaren tailerrean, <em>Yeregi hermanos</em>en, motorrak egiten zituzten. Motorrak egiten zituen beste tailer bat ere bazegoen, eta Carmelo Unanue lantegian motorrak eta kalderak egiten ziren. Balentziaganekoan ere kalderak egiten ziren, baina hura lantegi zaharragoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren tailerrean, Yeregi hermanosen, motorrak egiten zituzten. Motorrak egiten zituen beste tailer bat ere bazegoen, eta Carmelo Unanue lantegian motorrak eta kalderak egiten ziren. Balentziaganekoan ere kalderak egiten ziren, baina hura lantegi zaharragoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan diazu orduan motorrak eta iten zituela Yeregi Hermanosen.
- Bai, "Yeregi Hermanos".
- Eta Zumaian, e, motorrak eta, tradiziyua dago, ez? Motorrak eta…
- Bai, motorrak bai. Geo [Beale] bazan, geo [Bealek]’e iten zun beste, zea, bi, bi hoietxek zeben. Ta geo, Karmelo Unanue, hark iten zitun kalderak eta geo motorrak. Estreiñeko kalderakin ta hasi zan, baiño geo motorrak. Eta Balentziaganian kalderakin. Balentziaganekua aspaldikua da, hura lehenokua, porke han kalderak iten zitun.
- Yeregi baiño lehenokua.
- Yeregi baiño lehenokua. Ta geo, geo hasi zian hoiek, Balenziaganekuak hasi zian zea iten, kaskuak iten. Ta uain hor segitzen due uaindikan hoidxek. Beste, Karmelo’re zea, deseindu zan, ta guria’re deseindu zan eta Beale deseindu zan.
- Eta…
- Baiño gurian Galizirako ta motor asko iten zian, e! Bueno!
- Eta beti motorrak?
- Bai, beti. Beti motorra, beti motorra.
- Motor txikiak eta gero…
- Eta haundiyak, baiño ya haundiyak, e! Ya haundiya. Ya ez dakit zenbat kaballokuak iten zian ya, haundiyak.
- Zuk ezautuko zendun txiki-txikitatik…
- Bai, txikitatikan, bai.
- ...motor txikiyak, ez?
- Ta gaiñea gu hantxe ibiltzen giñan. Ta ni lanian’e hamalau urtekin hasi nitzan, e!
- Bertan?
- Bertan.
- A, bai, e?
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia