Zarautz (Gipuzkoa)

Herriari buruzko zertzeladak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-120-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanaleko ontziolaren uretaratze bat ikustera joan ziren behin. Fraideen komentuan herriko pobreei bazkaria ematen zieten. Zezenak egiten ziren herrian.

Transkripzioa

Akordatzen naiz astillero bat zala kanalian, eta han egiten zituen barko haundiyak, haundi bat, han egin zuen barko haundi bat; eta haren botadura ikustea joan giñan.
Baita ere, Frailetan, Frailetako konbentuan eguardiko hamabitan, herriko pobriari bazkaya ematen ziyoten. Juten ziran kapaxo… kapaxua eta lapikuakin. Galdetzen ziyoten zenbat, itxian zenbat lagun ziran, hainbeste jan ematen ziyoten.
Zezenak ere iten zituen Munuan, egurrezko plazara, plaza’re, egurrezko plaza’re jartzen zuen, eta Zarauzko seiñoritak juaten ziran “mantón de manilakin” plazari buelta ematera. Jende asko juaten zan ikustera.

Egilea(k): Idoia Zurutuza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia