Zarautz (Gipuzkoa)

Hondartzako giroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-120-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hondartza beti izan da polita, eta zer giro izaten zen han azaltzen du. Aberatsak ez zirenak goizean goiz bakarrik joaten ziren hondartzara. Emakume aberats batek herriko umeen alde egindakoa kontatzen du. Itsaso zakarra egon zen egun bat gogoratzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hondartza beti bezela polita izan da. Han egoten ziran kaxetak eta baiño… baiñoko erropak alkilerrian. Aberatsak baiñaderuakin baiñatzen ziran, eta gero kaxetara joaten ziran aldatzera. Gu nola ez giñan aberatsak, neska-kuadrilla joaten giñan goizeko zazpiretan moilla baiñatzera. Toldoak ere aberatsak jartzen zituen, baiño bazan seiñora aberats bat, Unzurrunekua esaten ziyoten. Harek toldo handi bat jartzen zun, zuan, Zarauzko ume danentzat.
Leno Munua ez zan oain bezela, eta hondartzan bajatzen, baja… bajadan, arranpalak ziran. Egun batean itsasoa oso txarra eta hasarria zeon, arranpalan iyo, eta goitik behera Ipar kaletik Musika plazaraiño jetsi zan. Nahiko zakar ekarri zuan.

Egilea(k): Idoia Zurutuza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia