Soraluze (Gipuzkoa)

Donostia, aberatsen oporlekua

Donostia, aberatsen oporlekua Donostian dena debekatuta zegoen: ezin zen alpargatekin ibili Kontxan. Txaletetara joaten ziren enkarguekin, aldizkariekin eta. Bidean egoten ziren landare batzuk, pegatu egiten zirenak. Bikote dotoreei botatzen zizkieten, Kontxan. Alpargatekin ikusiz gero, isuna. Neskak hondartzan paperak batzen egoten ziren, makila batekin. Aberats ugari egoten zen Donostian. Bainujantziak. Debekatuta zegoen, baina beraiek hondartzara txakurra eramaten zuten arratsaldeetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostian dena debekatuta zegoen: ezin zen alpargatekin ibili Kontxan. Txaletetara joaten ziren enkarguekin, aldizkariekin eta. Bidean egoten ziren landare batzuk, pegatu egiten zirenak. Bikote dotoreei botatzen zizkieten, Kontxan. Alpargatekin ikusiz gero, isuna. Neskak hondartzan paperak batzen egoten ziren, makila batekin. Aberats ugari egoten zen Donostian. Bainujantziak. Debekatuta zegoen, baina beraiek hondartzara txakurra eramaten zuten arratsaldeetan.

Transkripzioa

-Badakizu ze eitten giñuan Donostian? Bai ba, Donostian orduan gehixegi zan. "No se puede pasar con alpargatas. Prohibido por la Concha". Ezin zan.
-Ez, e?
-Keba! Prohibiduta zeuan, bai-bai. Orduan? Pof!, ez dakizu /eztakizu/ zela zeuan. Eta /da/ badakizu ze eitten giñuan? Askotan juten giñan txaletak-eta; eskatu eitten zeben telefonotik: "Oye, ya me traeríais tal revista y tal libro y tal no se qué?". Eta amak: "ala!, iros vosotras a llevar". Juten giñan, harek eruan...
-Alpargaten kontuak eta esan dozu lehen.
-A, bai. Harek eruan eta han bidian egoten zien, ez dakizu /eztakizu/, landara batzuek hola pikau itten daben, pegau itten dienak. Halakotxe mordua batu bai eta boltsikua beteta. Eta juten giñan hara Kontxara, eta elegante jente igual parejak elegante-elegante, danak hala eskotiakin eta.
-Abriguakin?
-Ez abriguakin, udan zan eta, eskotiakin eta. Juten giñan eta plasta!, bota horrek eta iges ein. Eta gero urriñetik: "Ai, qué ha pasao aquí, qué ha pasao?". Qué ha pasao?, pues algo. Baiña bai, ez zeben lagatzen alpargatekin.
-Eta ikusi ezkero zer, erretirau edo?
-Multia.
-Multia, e? Jesus!
-Tú no has visto, los "picas-picas".
-Zerak, landarenak?
-Ez. Neskak, mutillak be bai, baiña neskak enjeneral; plaian egoten zien gantxu batekin hola (zikinkeria batzen). Papel bat be ezin zan laga; dana batzen, dana batzen plaia danian.
-Zikiñak batzen?
-Papelak eta, ez dakizu?
-Garbittasuna, e.
-Garbittasuna, bai-bai. Eske etortzen zien danak elegantiak eta.
-Aristokrazia etorriko zan.
-Bai-bai. Harei laga in bihar ba. Baiña gu, dana pikauta, ja-ja-ja. Baiña halakuak eiñ dou..., poff...
-Orduan aberats ugari orduan Donostian, ezta?
-Bai-bai-bai. Oiñ, ikusten zien "vaya modelitos!". Bai.
-Plaian ordurako bikinirik eta hasitta?
-Keba! Traje de baño, keba.
-Goniakin edo?
-Ez, ez, gurian ya gona barik.
-Zeuek joaten ziñaten sekula bainatzera?
-Bai. Gu txakurrakin, gaiñera.
-Txakurrakin?
-Prohibiduta zeuan, baiña gu juten giñan seiretan edo hola.
-Goizian?
-Arratsaldian. Hobia, tenperatura hobia edo egoten zan, ez dakit /eztakit/. Gaiñera jenterik ez. Eta horrek joaten zien, horrek ikusi be ez, iñok be ez. Gu txakurrakin jota..., Txakurra esan, ez dakizu, uau-uau-uau!, "ala, etorri, etorri!", joaten zien atzera ta gu barrezka. Eitten giñuan eta gero horrek bota (lore itsaskorrak) eta etxera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia