Soraluze (Gipuzkoa)

Bilbotik alde egiteko ordua

Bilbotik alde egiteko ordua Azken aldera pasatu zuten goserik handiena Bilbon. Piper berde mordoa eta pastel mordoa jaten zuten hasieran. Baina gero eta gutxiago. Santandertik ere joan ziren Bilbora batzuek, ikatz-ontzi batean. Durangoko bonbardaketaren ostean erabaki zuten joatea. Bi egun egin zituzten ilaran, gau eta egun txandaka, pasaportea egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Azken aldera pasatu zuten goserik handiena Bilbon. Piper berde mordoa eta pastel mordoa jaten zuten hasieran. Baina gero eta gutxiago. Santandertik ere joan ziren Bilbora batzuek, ikatz-ontzi batean. Durangoko bonbardaketaren ostean erabaki zuten joatea. Bi egun egin zituzten ilaran, gau eta egun txandaka, pasaportea egiteko.

Transkripzioa

-Orduan azken aldera goseik haundixena Bilbon, ezta?
-Bai, bai. Guk lelengo domeketan eitten giñuan piparrak jan, pipar berdiak. Asko gustatzen jat neri; danei. Mordua baiña. Eta gero pastel mordua, eta primeran egoten giñan.
-Tripia bete behintzat.
-Tripia bete-bete. Baiña gero, geruao eta gutxiao, geruao eta gutxiao, azkenian...
-Eta ya ikusi ziñuenian jentia alde eitten zebillela Asturias aldera edo Santander aldera edo?
-Santander aldera? Santanderkuak honutz, keba.
-Harek honutz?
-Keba. Santanderretik be jun zien batzuek "en un barco carbonero", danok beltz-beltz indda. Jun zien horrek be /pe/. Eta beste batzuek uste dot harrapau ein zebela eta buelta.
-Eta noiz hasi ziñaten pentsatzen ba ya alde ein biha ziñuela eta?
-Ba segittuan. Ya Gernikako zera ta einddakuan. Durangon be aber senbat ume hil zien komuniua itten-eta urtetzerakuan-eta bonbia botata. Ba orduan, ala!, "De aquí vamos", eta ipiñi zeban, "el pasaporte había que hacer". Bi buelta edifizio danai, bai ba, jente asko. Eta /da/ bi egunian egon giñan kolan. Bi egun eta /da/ gabian be bai, kolan.
-Gurasuak ala zeuek?
-Bat joan eta bestia etorri eta /tta/ hola ibilli giñan.
-Umiak edo gurasuak?
-Umiak eta gurasuak, danak, danok ibilli giñan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia