Soraluze (Gipuzkoa)

Kanoi lantegia

Kanoi lantegia <p>Soraluze nolakoa zen garai batean. Lantegietan grebak egoten ziren, eta Gaztelatik beste mordoa ekartzen zituzten, langileak. Kanoi lantegia zegoen. Desagertuta dago. Emakumeek ere egiten zuten lana han. Bera han ibili zen lanean, bulegoetan. Kostatu zitzaien lana aurkitzea, gerraostean herrira bueltatu zirenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soraluze nolakoa zen garai batean. Lantegietan grebak egoten ziren, eta Gaztelatik beste mordoa ekartzen zituzten, langileak. Kanoi lantegia zegoen. Desagertuta dago. Emakumeek ere egiten zuten lana han. Bera han ibili zen lanean, bulegoetan. Kostatu zitzaien lana aurkitzea, gerraostean herrira bueltatu zirenean.

Transkripzioa

-Zelakua zan orduko Plazentzia?
-Plazentzia zan ba oso trankil; trankil-trankil. Jente asko juten zan lanera. Egoten zien fabrikan oin be egoten die, ez dakizu /eztakizu/, horrek, huelgak.
-A, bai, e?
-Bai, eta jota danok kanpora. Eta gero atzera Kastillatik edo /ero/ ez dakit /eztakit/ nundik ekartzen zeben beste mordo bat.
-Zer egon zan, krisisa edo ala?
-Bai, krisisa egoten zan. Han be askotan egon da gerra aurretik.
-Eta ze fabrika zan inportantia?
-"De cañones", kañoi fabrikia.
-Famosua, ezta?
-Bai, famosua; ointxe doia, pif!
-A, bai?
-Bai, zertu da, ya desaparezidu da. Oiñ etxiak eitteko edo /ero/ esaten dabe, ez dakitt /eztakitt/ ze eingo daben.
-Gizonak bakarrik eitten zeben kañoi-fabrikan ala andrak be bai?
-Ez, andrak be bai. Nik han ein neban lana, han ofiziñan. "La oficina de primas", bai.
-Baiña gero, bueltau ta gero, ezta?
-Bai, bueltau ta gero. Lelengo jun giñan danera, fabrika danak; bai ba, gu aldatu ein giñan, gu txikixak, gu beste... Etorri giñan ba diferentiak, eta ezautu be; ezautu ez. Jun giñan aiztia ta bixok fabrika batera: "No-no, no tengo trabajo, eztao lanik, ez, ez".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia