Soraluze (Gipuzkoa)

Marrubiak jan eta jan

Marrubiak jan eta jan Begoñan egon zirenean, ahizpa eta biak mendira joan ziren, eta pikuak jaten egon ziren. Gero, baratz batean marrubiak aurkitu zituzten. Jan eta jan. Lo hartu zuten, eguzkitan. Ama haserre bueltan, andre batek 12 kilo marrubi ordaintzeko eskatu ziola eta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Begoñan egon zirenean, ahizpa eta biak mendira joan ziren, eta pikuak jaten egon ziren. Gero, baratz batean marrubiak aurkitu zituzten. Jan eta jan. Lo hartu zuten, eguzkitan. Ama haserre bueltan, andre batek 12 kilo marrubi ordaintzeko eskatu ziola eta.

Transkripzioa

-Jun giñan danok, Begoñan, Begoñan goixan, eta hantxe egon giñan. Eta aiztia eta bixok gu betik gauzak ikustera. Gu iñok jakitzeke, harek berbetan eta /da/ gu fuera. Kanpora, mendira, ta harek ikusten eta. Eta ortu bat ikusi dou hola ortu bat eta. "ene, ahí hay un fresal". A, ez, lelengo zera, pikua ikusi. "Aquí hay higos". Jan eta jan eta jan. Nik ez dakit /eztakit/ danak jan giñuzen. Jan eta jan. /Janda jan/. Gero: "aquí un fresal" Eta esan notsan, "sí, pero no hay fresas", aiztiak. Baiña ni basarrixan be gondakua ta, nik ortuan be baneuzkan gauzak. "Ahí que no hay fresas? Verás, ven". Hola jaso, gorri-gorri-gorri, dana beteta. "Aiba!!" Hasi gara jaten, jan eta jan eta jan. Ez dakit /Eztakit/ zenbat jan giñuzen. Ya tripia beteta. Eta han arbola bi zeren. Pentsaizu zelako bildurra geunkan. Hantxe etzan eta lo hartu giñuan euzkittan. Lo hartu. Gero ba "Bueno, vamos, qué hora será" y. "Vamos a comer". A comer? Ezin jan. Jun giñan bera ta, gure ama hasarretuta. "Pero qué habéis hecho vosotras, que me ha venido una señora que habéis comido doce kilos de fresas. Me ha pedido que le pague doce kilos de fresas". "Doce kilos de fresas?". Bai zera! Doce kilos. Kilo bat edo ez dot /eztot/ esaten. Baiña hamabi kilo ez behintzat.
-Asko biha da, e.
-Hamabi kilo? Baiña lehen pikuak janda; kilo bat be ez giñuan jango. O bai, gosia geunkan eta /da/. Bai, igual bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia