Gabiria (Gipuzkoa)

San Roke eguneko giroa ostatuan

San Roke eguneko giroa ostatuan <p>Tabernarako dirua lortzeko, aurrezki kutxan mailegua eskatu zuten. Zerbitzari ona izan zuten 20 urtean. Festa-giroan jendeak xanpaina edaten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tabernarako dirua lortzeko, aurrezki kutxan mailegua eskatu zuten. Zerbitzari ona izan zuten 20 urtean. Festa-giroan jendeak xanpaina edaten zuen.

Transkripzioa

-Herriari bizitasun haundie, gaiñera.
-Izugarrie. Garai hartako festatan ze jendek etortzen zien honutza, herri txiki batea… Desbordauta eoten zan hori San Roke Txiki egunen eta. Ze jendek! Lana ein? Ni harrittuta. Pentsaizu, guk diruik ez gendukan. Nola eukiko gendun ba, famili bat eta diruik ez eta. Klaro, holoko zea bat jartzeko behar dezu esku arten dirue. Kajaorrosen lehengusue neuken nik, Lucio Gabiria, hil zan, Zumarragan bizi zan. Eta hari esanda neon, “hi nik prestamoa ta”, “bai, bai, hik eskau zak prestamoa, eta emango diau, eon lasai”. Festak, esan dizut ba, zortzin sartu, ta hamabosten zien festak. Festa haetan ein gendun lana! Gero, kamarero bat’e oso ona, Legazpikoa, oñatiarra izatez, Legazpin fabrikan lana eitten zon, ta bea Legazpiko Bar Patxi o han zeon, ta artistea zan. Hure hogei urten etorri zan gure etxea fiestatan kamarero, ikaragarri balio zon harek. Festak eitten lana ein?
-Nolakoa zan giroa ordun tabernan? Gaurkoa bezalakoa ez zan izango, noski.
-Ordun txanpaiñe saltzen zan asko, behintzat. Txanpaiñe kantidadea hartzen zon jendek. Txanpaiñe, bai.
-Ze txanpain izaten zan?
-Txanpaiñe, Codorniu eo eozein marka. Baiño eoten zien Saint Peti esaten zioen botilla txikik. Horik kantidadea saltzen zan. Ta hori´re bere alanbrekin-eta lotuta etortzen zan, askau ein behar zendun, atzapar hok danak dana odoletan jarritta, horik askatzen. Gero, botilla haundik, oraingo botilla berdiñak.
-Gaur konbinatuk-eta edaten dien bezala, ordun zer zan, ardoa?
-Ardoa ta zea, esto, kokakolakin, zea bai, estooo, nola esaten zaio ba kokakola ta ardoi esaten zaion horri?
-Kalimotxoa?
-Kalimotxoa.
-Ordun´e bazan kalimotxoa?
-Bazan kalimotxoa, bai. Baiño beste konbinazio zea horik ez zien hoinbeste. Txanpaiñe asko. Txanpaiñe, joe, baiño, pillaak eaten zien. Ta dirue uzten zizun txanpain botilla batek. Oain festatan ez da txanpaiñik eaten; ordun? Bueno! harrigarrie!

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia