Gabiria (Gipuzkoa)

Gabiriako ostatuak urteekin lortutako arrakasta

Gabiriako ostatuak urteekin lortutako arrakasta <p>Ostatua ireki zutenean, hasiera gogorra izan bazen ere, lan asko egin zuten, jende asko etortzen baitzen. Euskara ikastera etortzen zen jendea ostatuan gelditzen zen. Ostatuan adiskide handiak egin izan dituzte. 20 urte egon ziren ostatuan lanean. Ostatuan bizi handia egoten zen festetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ostatua ireki zutenean, hasiera gogorra izan bazen ere, lan asko egin zuten, jende asko etortzen baitzen. Euskara ikastera etortzen zen jendea ostatuan gelditzen zen. Ostatuan adiskide handiak egin izan dituzte. 20 urte egon ziren ostatuan lanean. Ostatuan bizi handia egoten zen festetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemendik, baserritik jun giñen gu Ostatua, ostatue esaten diu, ocho de agosto del setentaiseis. Eta hamabosten festak izaten die, ta zortzin jun giñen. A ze preparatiboa genduken guk festatan-eta ibiltzeko. Jun gea, behintzat, harutza. Bedeinkazioko eguneako ta preparau ta…
-Otorduk-eta ematen zittuzuen?
-Bueno, zenbat otordu eman deu guk gero, zenbat lan ein gendun geo guk hor? Increible zan, urte haietan, ze jendek euki giñuzen guk han. Ta ez euki esperientziik. Ez pentsa urte earrak pasau giñuzenik aurreneko zeak, e! gero bai, gero bai ia, umek hazten ai zien, ta andrek’e esperientzie hartu zon ta...
-Bai, baiño hasiera hartan hutsetik hasita…
-Hemen? Guk hori hartu, ta hurrengo urten hemen, bi urtetan’e bai, donostiarrak etortzen zien hemen udan euskeraz ikastea, eta gure etxen jaten zuen. Lo eskolatan eitten zuen. Jende heldue, karrerako jendea, euskeraz ikastea, kajaorrosetan-eta lanen zeon jendea eta. Zenbat jende holoko.
-Baiña ean borondatez ala nunbaittetikan?
- Ean borondatez. Etortzen zien organizauta, ean maixukin ta. Baiño lekue nahi zuen, nahi zuen herri txikie, euskeraz ikasteko ta, euskeraz aitzen zan tokie. Ta hemen eoten zien.

-Eta zuek etxen eukitzen zittuzuen?
-Jana. Bazkarik eta otorduk gure etxen eitten zuen. Lo eitteko ez genduken, lo eitteko eskolatan eitten zuen lo, eren literak o jarrita hor eitten zuen.
-Garai hartan Ostatua zen herrin zegon taberna bakarra?
-Bai, gaur’e hala da. Gaur’e hala dau, bakarra. Garai hartan hori zan bakarrik, bai. Baiño guk izugarrizko lanak ein giñuzen hor. Joee. Zenbat otordu eman gendun guk hor. Ta, gero, ze ezaupidek gaiñea eitten dittuzu batekin ta bestekin. Zenbat aldiz etortzen dien oaindik bakarren batzuk. Igandero etortzen zienak bazien hemen Zumarragako hiru matrimonio gaztek. Bat, Vitoriaa jun zan, andrea hil zan, oaindik Zumarragan-ta, haik esan’e eitten due, “joe, zenbat aldiz gustora eon gean hor”. Hola. Hogei urte ein giñuzen hor. Bai. Ez gendun osatu hogei urte, gu agoztun sartu giñen, ta agoztuun hogei urte ein behar giñuzen agoztun zortzin, baiño irten gendun aurreko marson. Marsotik agoztua bittartekoa falta izan zikun hogei urtek justuk osatzeko. Hor eon giñan. Gero nei pena eman zian, ta nere andrei gehiau, hori uztek, baiño gure gaztek ez zuen nahi. Klaro, loturea’re bada. Baiño, ooooo, hor ein zitteken lana.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia