Gabiria (Gipuzkoa)

Gabiriako ostatua hartu bitarteko gorabeherak

Gabiriako ostatua hartu bitarteko gorabeherak <p>1976an Gabiriako ostatua hartu zuen, enkantean atera baitzen. Ostatua hartu bitarteko gorabeherak azaltzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1976an Gabiriako ostatua hartu zuen, enkantean atera baitzen. Ostatua hartu bitarteko gorabeherak azaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, setentaiseis, hirurogeita seien, Gabiriko Ostatue hartu gendun. Hemen bizi giñen, ta Gabiriko Ostatue. Gabiriko Ostatue lehenau euki zuen horko famili batek, gero Beasaiñea jun zien, Iruin. Eta, ba, hor zeon Ostatue, baiño de mala muerte. Janik’e ez zioen hola iñoi asko ematen, ta edarie ta zean. Klaro, etxea-ta erosita zeuzkien Beasaiñen, baiño ez zien juten, zeati gurasok hemen eon nahi izaten zuen. Gero, gurasoa, aitte hil in zan, ta aitte hil zan garaien semek eta alabak eta horik, ba, ez zuen hor segi nahi, ama bizi zuen baiño. Utzi in ziuen horri. Hori herriko etxea da, herriko ostatue.
-Subastan ateratzen zan?
-Bai. Lehen’e subastan ateatzen zan. Ta hor bizi zienak subastan ateata zeukien. Baiño urte asko eaman zuen hor. Gero lege bat kanbiau zan Francon garaien hor, behintzat horrek urtek zemartzen, ta beak nahi izan balo hor segiko zon igual. Lege bat bazeon hor, ni ez naiz asko horrekin… ez dakit nola zan, baiño hola zan.. Baiño utzi ein zioen, dana dala. Lehenau antigualeko zean zeon, eta gero bi urten itxita eon zan, eta ein zittuen obrak, renobau ein zuen dana. Ordun zeon alkate, lehen esan dizut ba sagardotegie, Goia, hoi zan dentistea, zuk ez zendun ezautuko baiño, horrek dentistatzan ikaragarri lanak ein zittun, Pasaian ta. Izugarri. Etxen’e bai, hemen bertan, igandetan hemen aitzen zan etxen, igande goizetan-eta lanen. Ikaragarri lanak eitten zittun horrek. Ta hori zeon alkate, horik utzi zioen garaien. Bi urten, ordun, itxi, eta berrittu ein zuen dana, setentaiseisen. Horik utziko zioen setentaikuatro o hola. Bi urten itxi, eta dana berrittu in zuen. Gero, klaro, herriko etxea zan, ta klaro alkatek nahi zon, ba, famili bat, herriko famili bat hautzako, hori eamateko. Susbastaik eta holakoik, guk ez gendun subastaz hartu hori, ez giñen jun. Guk genduzken seme-alabak, lau alaba ta semea, gaztek, zaharrenak zenbat urte eukiko zittun ba? hamabost-hamaseien bat urte. Pelukera ikasten zabillen gaiñea, pelukera da Ordizin, pelukerie daukie, zaharrenak eta gaztenak, bik, calle Urdanetan. Hori zan zaharrena, ta bestek eskolatan zebiltzen. Andrea, nere andrea da jostune izatez, ofizioz. Josten-eta eitten zon hemen. Zegamarra da, Zegamatik etorri zan honea. Ni makiña bat aldiz harrittu naiz, nere andrek Zegamatik etorri ta hemen nola etsi zion. Eta hala, alkate hori, Goia hori etorri zikun, nola bukau zan zea hori, ta famili bat nahi zukela hautzako ona, ta guk gendukela, gaztek zetozela ta, hautza juteko. Nik “hi” esaten nion gaiñea beai. Ni baiño lau urte zaharragoa zan. “Baiño ze? Gu nola jungo gaittuk ba? Ez zeukeau esperientzin arrastoik, tabernako lanak nola eitten dien. Nere andrea, sukaldaritzan bai, bazekik etxeko zea eitten, baiño jostune nola…”. “Bai, baiño, hi, hemengo gorabehera eitteko…”. Eske lehenau zerenak ez baizuen ezer eitten. Benga berriz’e ta, gehiao, kontzejalak’e bai, hor lagunek neuzken, ta “zuek daukezue horrutzako moduko familie ta zuek etorri behar dezue” ta. Azkenen, behintzat, esan diu baietz, jungo giñela ba.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia