Donostia (Gipuzkoa)

Ahizpak, bata polita eta bestea argia

Ahizpak, bata polita eta bestea argia Izebak erakutsi zien irakurtzen, etxean. Ahizpa oso polita zen, eta berari argia zela esaten zioten beti. Zazpi urterekin eskolaz aldatzean beldur zen ea hortaz jabetuko ote ziren. Zuregatik espero dutenak bizitzako erabakiak baldintzatzen ditu, oharkabean: unibertsitatera joan zen lehen emakumea izan zen familian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Izebak erakutsi zien irakurtzen, etxean. Ahizpa oso polita zen, eta berari argia zela esaten zioten beti. Zazpi urterekin eskolaz aldatzean beldur zen ea hortaz jabetuko ote ziren. Zuregatik espero dutenak bizitzako erabakiak baldintzatzen ditu, oharkabean: unibertsitatera joan zen lehen emakumea izan zen familian.

Transkripzioa

Bestela, guk etxeko izebak erakutsi zigun irakurtzen eskolara jun aurretik, oiñarrikoa, "eme ama".... Baiño nik uste det memoriak gezurrak kontatzen dizkizu. Gogoratzen zea hontaz eta ez hartaz. Ahizpakin askotan gertatzen zaigu hori: berak gogoratzen du gauza bat eta nik beste bat, eta klaro, biyetan elkarrekin geunden, baiñon nik ahaztu det eta berak ez. Gogoan daukat izaten gendula larunbat arratsaldian festa, eta neri pena ematen zian eskolara ez juteak, ni gustora juten nintzan eskolara. Eta axkarra nintzan gaiñea, ta monjak esaten ziaten axkarra nintzala. Eta eskolaz aldatu giñanian, zazpi urte bete bezain pronto, kezka bat neukan: jabetuko ote ziran eskola berriyan nik azkarra nintzela edo?... Zergatikan nere anai-arrebak biyak izan dira... Ni naiz beltzaran bakarra familian. Anaiak dira rubiyoak eta begi argiyak dituzte, eta hori izan da desgrazi txiki bat txikiyak giñen bitartian. Eta beti esaten zuten "¡Ay! ¡Qué niña más mona" ta ahizpa ta, eta mutila "¡qué guapo!". Eta gero beiratzen ninduten ni eta esaten ziaten beti "qué morenita más salada". Eta aitak esaten zun, "pero es muy lista". Eta sartu zidan hemen lista izan behar hoi eta esaten nun "ta eskola berriyan ez badira jabetzen lista naizenik?". Baiño jabetu zian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia