Zarautz (Gipuzkoa)

Jertseak egiteko negozioa eta denda

Jertseak egiteko negozioa eta denda <p>Hasieran josten aritzen ziren eta geroago 1941 inguruan denda jarri zuten. Rosariok eramaten zuen negozioa. Hariak ekartzen zituzten eta jertseak egiten zituzten neurrira. Orduan denek ezagutzen zuten elkar. Rosario ezkondu zenean, besteak umeentzako materiala saltzen hasi ziren. Suizako makinak erabiltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasieran josten aritzen ziren eta geroago 1941 inguruan denda jarri zuten. Rosariok eramaten zuen negozioa. Hariak ekartzen zituzten eta jertseak egiten zituzten neurrira. Orduan denek ezagutzen zuten elkar. Rosario ezkondu zenean, besteak umeentzako materiala saltzen hasi ziren. Suizako makinak erabiltzen zituzten.

Transkripzioa

- Bueno, eta gero ya piska bat ya, zuek ya nagusi iten zeate eta denda kontu hori noiz hasten da?
- R.: Gu jubilatu gea... A! Hasi? Hasi? Gu jubilatu arte han eon gea lanian.
- Baiña noiz, noiz jarri zenuten denda hemen?
- A.: Hor denda?
- R.: Nik hogei nitunian.
- A.: Gutxienez, e?
- R.: Gutxienez...
- A.: Geo josten lehenuo.
- Bai, lehenuo josten. Ta gero denda ipini zenuten.
- R., A.: Bai.
- Ze urtetan izan zan hori, denda jartzia?
- A.: Denda, aspaldi.
- I.: Bueno,... ochentai kendu iozue, zenbat urte eukiko hitunan ordun, hamazazpi?
- A.: Hogei, porke...
- R.: "Yo digo, unos veinte tendría yo, no, o menos".
- A.: Hogei, hogei. "Quítale a ochenta veinte..."
- I.: "Ya está".
- Oain dala hirurogei urte.
- I.: Bai.
- R.: Bai, holakon bat.
- Beraz, milla bederatzirehun ta berrogeita bostian.
- A.: Holakon bat, ez dakit. Fetxak ez zian hartzen.
- R.: No, [...] leheno. Cuarenta y uno ama etorri hunan ta seituan hasi nitunan ni.
- A.: A, bai.
- R.: "Cuarenta y uno."
- A.: "El cuarenta y uno."
- I.: Bai.
- Orduan amak eamango zun negoziyua hasieran, ez?
- A.: Ke ba!
- R.: Ez, ez, nik, nik...
- A bai, e?
- A.: Ikasi in zun honek, eta.
- R.: Nik hasi nun negoziyua, nik.
- A.: Ta geo nei 're erakutsi zian, ta geo hau 're bai, ta. Hola juten zan leheno, hola juten zan.
- Ta hasieran dendan ze, ze saltzen zenuten dendan hasierako, hasierako urte hartan?
- R.: Lana iten gendun.
- I.: Lana, lana.
- R.: Jertsiak iten giñuzen neurrira.
- A.: Makinan, makinan.
- I.: Neurriyak hartu ta...
- R.: Esan dizut, makinak genduzkan iteko. Hariya ekartzen gendun eta neurrira in ta. Lan asko eukitzen gendun, lan asko.
- Orduan jertsiak, arropa.
- A.: Jertseteiya zan, jertseteiya...
- Jertseteiya.
- A.: ...denda baiño gehio.
- R.: O itxiya, o irikiya, o.
- I.: Hariyak ekarri, kolore danetakotik, eta aukeratzen zuen. Etortzen zianian, neurriyak hartu ta in, ta.
- R.: Ta udaran, uaindik gehio.
- I.: Bai, lan asko iten zan.
- Ta horrek balio izango zun jentia ezautzeko, harremanak eiteko ta.
- A.: Bai, bai.
- R.: Guri danak ezautzen ziguen! Danak! Zarautzen ez da iñor gu ezautzen ez gaitunik!
- I.: Ez, uain hazi da Zarautza 're, leheno, alkar, alkar, osus!
- R.: Baiña ordun gutxi giñan. Zenbat izango giñan ordun, zortzi, hamar habitante? Gehienez.
- I.: Bai, bai, bai. Danak ezaunak, ezaun haundiyak danak. Oaiñ ez. Oaiñ holako ta halako ta bai, ezautu bai, baiña... ez.
- Ta jertsiak beti, ta gero, gero jertsiak ondoren, zer, anpliatu in zan negoziyua, aldatu in zan zerbait?
- A.: Ez, ez, ez.
- R.: Ez, ez.
- Beti testilla?
- A.: A! Geo kotxia jarri genduzen.
- R.: A, hori bai, hori.
- A.: Ume kotxiak geo.
- R.: Ni ezkondu in nitzan eta jun nitzan, eta ordun habek ezin zuela zeatu ta in zuen kanbiatu, ume kotxiak...
- I.: Ez, más que ezin, kanpotik hasi zan, Bartzelonatik jertsiak indakuak.
- R.: Hori bai.
- I.: Han industrialak jarri zituen makinak, fabrikak, eta handik hasi zianian jertsiak ekartzen honea dendeta, ba ordun lana ez zan osatzen. Ta geo jarri gendun ume kotxian... ta bean deribaziyo dana.
- A.: Bai, siheskak eta kotxiak eta...
- R.: Siheskak eta...
- A.: ...dana ume kontua.
- I.: Bai.
- A.: Ume gauzak. Sillak umianak eta gauza asko.
- I.: Oihak, oihak, siheskak, danetik, danetik, kolonpiyok...
- R.: Baiñerak, ohiak, erropak, danetik.
- Ta nun hori? Nun zan?
- Hor behian.
- I.: Itxe behian.
- Etxe behian.
- I.: Bai. Jertse itia laga gendunian.
- A.: Makinak kendu eta jarri.
- I.: Bai.
- A.: Jarri.
- Makinak nunguak zian?
- R.: "Suizas".
- A.: Makinak?
- Bai.
- A.: "Suizas".
- Suizakuak.
- I.: Bai.
- A.: Bai. Bueno, Donostiyan saltzen zituen.
- R.: Bai, baiña suizak [...].
- A.: "Eran suizas. Claro que sí eran suizas."
- I.: Bai, baiña más que todo, Bartzelonak hartu zun lantei hori.
- R.: "Sí, cambio."
- I.: Bai. Gu ordun, ba...
- R.: Makina automatikok zezkaen, ta [...].
- I.: Geo hau 're ezkondu zan ta gutxi josteko...
- R.: Hori ba!
- I.: ...ba, ezin [....] lan asko...
- A.: Ez, kotxiak, kotxiak euki giñuzen.
- R.: Eta ordun ba, kotxiak jarri giñuzen.
- A.: Hogeita bost urtian euki giñuzen denda.
- Hogeita bostian.
- R.: Hogeita bost urtian.
- A.: Hogeita bost urtian euki gendun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia